Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2019ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1524
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/14
  • Argitaratze-data: 2023/03/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko laguntzen 2019ko ekitaldirako deialdiaren 9.7 artikuluan ezartzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dela deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren enpresen zerrenda, diru-zenbatekoak adierazita, bai eta emandako dirulaguntza aldatu zaien enpresen zerrenda ere. Horretaz gain, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, eta 2019ko irailaren 12ko EHAAn argitaratu zen (173. zk.), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2019ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean 2019an emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da zerrenda hori.

Bigarrena. Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuak finantzatzen parte hartu ahal izango duela, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.