Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Orebe hezkuntza, S.L. sozietateari emandako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Aholkularitza Homologatuaren aitorpenari uko egitea onartzen duena eta haren indargabetzea deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1535
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/13
  • Argitaratze-data: 2023/03/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen.

Bigarrena. Orebe hezkuntza S.L. sozietateak, 2023ko martxoaren 3an aurkeztutako idazkiaren bidez, jakinarazi zuen uko egin nahi ziola aurretiaz aipatutako ekainaren 8ko 105/2014 Dekretuaren bitartez egindako errekonozimenduari, «enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-erakundeak» arautzen dituena.

Hirugarrena. Uko egitea bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 eta 94. artikuluetako edukiekin.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Onartzea Orebe hezkuntza, S.L. sozietateak, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-erakunde gisa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak xedatutako errekonozimenduari egindako ukoa.

Bigarrena. Deklaratzea indargabetu egiten dela Orebe hezkuntza, S.L., sozietateari emandako aitorpena, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitate gisa aitortu zitzaiona, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 8.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Dekretu horren bidez, «Enpresei eta Erakundeei Emakumeen eta Gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-erakundea» homologazioa arautzen da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.