Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoaren 2023. urterako soldata-igoeraren akordio kolektiboa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86100302012017).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2354
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/08
  • Argitaratze-data: 2023/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko maiatzaren 3an aurkeztu da, REGCONen, aipatu akordio kolektiboari buruzko dokumentazioa. Akordioa enpresako eta sindikatuko ordezkariek sinatu dute. Maiatzaren 5ean zuzendu zen 2023ko maiatzaren 3an egindako errekerimendua.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i) artikuluarekin lotuta (dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala).

Bigarrena. Prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko araudia maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan (lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoan) eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuan jasotakoa da (dekretu hori aldatu egin zuen otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzkoak).

Hirugarrena. Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak 2.1.a) aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak (EAEko aurrekontu orokorrei buruzko otsailaren 11ko 1/2021 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako txostenak barne). Beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (dekretu hori aldatu egin zuen otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzkoak), honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

«VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI, S.A. / EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A.» SOZITATE PUBLIKOAREN 2023. URTERAKO ORDAINSARI-IGOERAREN AKORDIO KOLEKTIBOA

«Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoko Zuzendaritza Nagusiak eta langileen legezko ordezkaritzak akordio kolektibo bat hartu dute 2023. urterako soldaten gainean, eta honela geratu da idatzita:

Sarrera:

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra sozietateko Zuzendaritza Nagusiak eta langileen legezko ordezkaritzak langileen ordainsarien gaia landu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legean aurreikusitakoaren arabera. Lege horren 19. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariak aurreikusten ditu (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zenbakia).

Legearen 19. artikuluaren 9. atalaren arabera, 2023ko urtarrilaren 1ean, ordainsariek ezin izango dute % 2,5etik gorako gehikuntzarik izan 2022an ezarritakoaren aldean

Erabakitzen dute:

Lehenengoa eta bakarra. 2023. urterako soldata-igoera osagarria zehaztea eta aplikatzea.

Aurretik adierazitakoaren arabera, alde sinatzaileek adostu dute 2023. urterako sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariak % 2,5 igoko direla, urtarrilaren 1etik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 22a.

Langileen legezko ordezkaritza.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik