Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez erakunde eta enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikak erregulatzen baitira eta haietan parte hartzeko deia egiten baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII (48) Ikastaroa (2022-2023)» egiten duten ikasleei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2397
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/03
  • Argitaratze-data: 2023/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2022an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) 2022-2023ko «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII (48) Ikastaroa» egiteko deia egin zuen, IVAPen mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatuta. Ikastaroa 700 ordukoa da, eta deialdi bakar baten barruan egin daiteke, oso-osorik, edo, bestela, modulu teorikoak independenteki osatuz, betiere matrikulatutako deialdiari dagokion ikastaroaren baldintza guztiak beteta. Moduluka antolatutako egitura horri esker, ikasleek beren bizitza profesionalarekin edo pertsonalarekin bateratu dezakete ikastaroa, prestakuntza modu jarraituan edo moduluka egin baitezakete.

Ikastaro horren egituraren arabera, 300 orduko praktikaldia egin dezakete erakundeetan edo enpresetan, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 hilabetetik beherako esperientzia praktikoa duten ikasleek. Praktikaldi hori ez da nahitaezkoa izango LHIEEk antolatutako «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII (48) Ikastaroaren» Hirigintza Diploma lortzeko.

Kontuan hartuta ikastaroaren garrantzia, egitura eta kostua, aurretik egin diren edizioetan izandako esperientziak agerian uzten du praktikaldi hori egitea eskatzen duten ikasleek laguntza ekonomikoa behar dutela praktikaldia erabat garatzeko, eta, horregatik, erabaki da «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII (48) Ikastaroaren» praktikaldia egiten duten ikasleei laguntza ekonomikoa ematea.

«Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII (48) Ikastaroaren» praktikaldia diruz laguntzen denez, ikastaro horretan sartzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barneko dirulaguntzen lerro gisa ezartzen da, IVAPeko web orriko informazio orokorraren atalean argitaratuta dago eta hiri-ordenamenduarekin eta hirigintzarekin lotutako arloetan diharduten pertsonen prestakuntza eta birziklatzea bultzatzeko xedea du.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta dirulaguntzei buruz indarrean dauden legeak hain zuzen ere, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, haren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, hau

Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu amaitzen administrazio-bidea. Betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera jar daiteke, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hilabete igaro baino lehen. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete igarotzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu beharko da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

AZKEN XEDAPENENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEŃA ZENEKORTA.

Lehenengoa. Xedea.

Deialdi honen xedea da «2022-2023ko Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII. (48) Ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken oinarriak erregulatzea. Ikastaro hori IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE - Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu zuen.

Deialdi hori ikastaro horretako ikasleen arteko norgehiagoka-araubidearen bitartez gauzatzen da.

Bigarrena. Laguntzen kopurua eta zenbatekoa.

Gehienez ere, 22.000 euro emango dira «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII. (48) Ikastaroaren» praktikaldiari lotutako dirulaguntzetarako.

Deialdi honetan esleitutako laguntza guztiak zenbateko berekoak izango dira; hala, kopuru zehatza kalkulatzeko, laguntza esleitu zaien ikastaroko ikasleen artean hainbanatuko da arestian adierazitako zenbatekoa, baina laguntza bakoitza ez da 2.222,22 euro gordinetik gorakoa izango. Zenbateko horretatik honako hau deskontatuko da: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudiaren arabera dagokiokeenaren arabera.

Betiere arestian adierazitako muga ekonomikoen barnean egonik, laguntza-kopurua honako hauen araberakoa izango da:

  1. Ikasleak praktikaldian hartu nahi dituzten erakundeen edo enpresen eskabideak nahikoak izatea.

  2. Eskatzaileen kopurua erakundeek eta enpresek eskainitako praktikaldiaren ezaugarrietara egokitzea, batetik, haien lanbide-arloari dagokionez eta, bestetik, praktikak egingo diren unitatearen lan-hizkuntzari dagokionez; betiere, kontuan hartuta praktikaldien helmugak esleitzeko lehentasun-ordena.

    Hirugarrena. Dirulaguntzaren kudeaketa.

    Deialdi honetako laguntzen esleipena eta jarraipenaren kudeaketa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak egingo du.

    Laugarrena. Parte-hartzaileek bete beharrekoak.

    Deialdi honetan parte hartzeko, eskatzaileek «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII. (48) Ikastaroko» ikasleak izan behar dute, eta, ikastaroa amaitzean, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Honako kasu hauetako baten batean egotea «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII. (48) Ikastaroan» parte hartzeari dagokionez:

    «2022-2023ko Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII. (48) Ikastaro» osoko ikaslea izatea eta ikastaroaren eskola-modulu guztiak gaindituta izatea ikastaroa bukatutakoan.

    2022-2023ko ikasturtean modulu bat edo batzuk gaindituta izatea, eta aurreko hamar deialdietan gainditutakoekin batuz, ikasleak ikastaroa osorik gaindituta izatea.

    Salbuespen gisa, «Hirigintzako XLVII (47) Ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken aurreko deialdian eskatutako betekizunak bete izana baina praktikak eskatzeko edo egiteko aukerarik eduki ez izana, haurdunaldia dela-eta edo erditzea, adopzioa, harrera, gurasotasuna edota behar bezala justifikatutako gaixotasun larria dela-eta. Kasu horretan, eskaera egitean, kasuan kasuko egitateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du interesdunak.

  2. Azken 8 urteetan 48 hilabete baino gutxiagoko esperientzia profesionala izatea hirigintza-arloan.

  3. Praktikak egiteko eskatzen den lanbide-jardunaren arloaren araberako titulazioa izatea.

    IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo beste titulu/ziurtagiri baliokideren bat dutela frogatu beharko da, praktikak egiteko eskaintzen duten unitateko lan-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania dela adierazten duten enpresetan edo erakundeetan praktikaldia egiteko.

  4. Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluak ezarritako bestelako betebeharrak betetzea.

    Bosgarrena. Baztertzeko kausak.

  1. Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen bat izatea, barruan dela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotakoa.

  2. Eskatutako praktikak finantzatzeko dirulaguntza publiko edo pribaturen bat jasotzea.

  3. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan egunean ez egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarriak ezarritako irizpideren arabera.

  4. Egunean ez edukitzea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak edota Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

  5. Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak adierazitako beste edozein kausa aplikatu ahal izatea.

    Seigarrena. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

    Praktikaldian dauden ikasleak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuko dira, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonei buruz Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak eta betebeharrak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak araututako moduan eta baldintzetan, eta Gizarte Segurantzako sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatzeko.

    Zazpigarrena. Aseguruak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aseguru bana egingo die praktiketako ikasleei istripu-arriskurako eta erantzukizun zibilerako.

    Zortzigarrena. Diruz lagundutako praktikaldien esleipendunen betebeharrak.

  1. «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII (48) Ikastaroa» osatzen duten ikasgaien esparruan praktikak egitea (300 orduko praktikaldia), dagokion espezializazio akademiko eta profesionalari jarraikiz eta, tutore baten bitartez, erakunde edo enpresa jasotzaileak emandako eginkizunak betez.

  2. Praktika hori behin ikastaroa bukatuta egingo da, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak eta praktikak egingo diren erakundeak/enpresak zehaztutako hasiera- eta amaiera-egunen arabera, eta erakundearen/enpresaren lan-ordutegian, betiere erakundearen/enpresaren lan-ordutegiak praktikaldi osoa egitea ahalbidetzen badio ikasleari (gutxienez lau ordu, eta gehienez sei ordu egunean).

  3. Lanbide-arauak betetzea, sekretu profesionala eta datu pertsonalen babesa barnean hartuta, hala ere, ezin zaie lanbide-erantzukizunik ezarri praktiken garapenagatik.

  4. IVAPeko eta LHIEEko kideekin biltzea, eskatzen zaienean.

  5. Udal edo enpresa jasotzailean egindako lanari buruzko bi txosten egitea eta LHIEEn aurkeztea; txosten horietako bat, ikastaroa hasi eta hiru astera aurkeztu beharko dute; eta bestea, praktikaldi osoari buruzkoa, praktikaldia bukatu eta 3 eguneko epean.

  6. Ebaluazio positiboa izatea praktiken tutoreak egindako txostenean, praktikaldian dagoen pertsonak egindako lana, praktikaldiaren aprobetxamendua, hark erakutsitako prestaketa-maila eta lan horren ebaluazioa jasotzen dituen txostenean, hain zuzen.

    Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak ezartzen duenaren arabera, laguntza horien pertsona jasotzaileek honako betebehar hauek ere izango dituzte:

  1. Dirulaguntzaren emakidaren oinarri den egoeran egotea.

  2. Laguntza eman duen entitatearen aurrean justifikatzea baldintza eta betekizunak betetzen dituztela, bai, halaber, laguntza eman eta jasotzeko zioa izan den jarduera egin dutela ere.

  3. Laguntza eman dien erakundearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako laguntzak eta dirulaguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arautegi espezifikoan ezarritako jarduerei men egitea.

  4. Helburu berbererako, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik dirulaguntzak, bestelako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu direla jakinaraztea entitate emaileari.

  5. Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea laguntza eman dien erakundeari.

  6. Idazki bidez, praktikaldia osorik egiteari uko egitea, deialdi honen hamalaugarren oinarrian ezarritako moduan eta epean.

    Bederatzigarrena. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

    1. Aurkezteko modua.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimakiaren bitartez soilik egingo da eskabidea (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047106/z17-a3prevet/eu/). Eskabide-inprimakiek erantzukizunpeko adierazpen bat jaso beharko dute, deialdian parte hartzea galarazten duten inguruabarrak (bosgarren oinarrian xehatuak) gertatzen ez direla ziurtatzeko. Inprimakiok nahitaez erabili beharrekoak izango dira.

      Eskatzaileak eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren egoitza elektronikoak onartutako edozein sistema erabiliz identifika eta sina badezake (https://euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak).

      Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko da.

      Eskatzailea ez bada identifikazio elektroniko bitartekoren bidez identifikatu, eskabidea bete eta amaitu ostean, eta eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa aurkeztu ondoren eskabidearen inprimaki ofiziala lortuko da papereko euskarrian, eta eskabide-inprimaki hori sinatuta honako bulego hauetako edozeinetan aurkeztuko da:

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko bulegoetan:

      Bizkaia (Recalde zumarkalea 18, 1.a, 48009 Bilbao).

      Gipuzkoa (San Bartolome 28, 20007 Donostia).

      Araba (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

      «Zuzenean» herritarren zerbitzuko bulegoetan:

      Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

      Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia).

      Araba (Ramiro de Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

      Zuzenean zerbitzuan eskabideak aurkezteko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/aurrrez-aurreko-arreta.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako edozein lekutan.

      Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako lekuetatik edozeinetan.

      Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera, Administrazioak eskatzailearen identitatea ziurtatuko du datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bidez, eta interesduna ados ez badago espresuki adierazi beharko du eta dagokion dokumentazioa aurkeztu.

    2. Eskabideari erantsi beharreko agiriak.

      1. Curriculum vitae eguneratua, pdf formatuan.

      2. Lan bizitza.

    3. Eskabidean alegatu beharreko agiriak.

      Praktikaldirako erakunde/enpresek adierazten badute haien unitateko lan-hizkuntza euskara dela, erakunde/enpresa horietan praktikak egitea eskatzen dutenek IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo beste titulu/ziurtagiri baliokideren bat dutela frogatu beharko dute.

      Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 dekretuaren arabera administrazioak ziurtatu ahal izango du betebeharrak betetzen direla datuak Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez eta interesduna ados ez badago espresuki adierazi beharko du.

      IVAPek elektronikoki kontsultatuko du agiri hau, bi salbuespenekin: alde batetik, ezinezkoa izatea IVAPek datua lortzea edo egiaztatzea kasu horretan, ezintasuna egiaztatu ondoren, interesdunei aurkezteko eskatuko zaie; bestetik, interesdunak berariaz aurka egiten badu espresuki eskaera orrian kasu horretan dokumentua aurkeztu beharko du.

    4. Aurkezteko epea.

      Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

    5. Eskabideak zuzentzea.

      Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 egun balioduneko epearen barnean falta hori zuzentzeko edo eskatutako dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere Administrazioak ebazpen espresua eman eta jakinarazi ondoren.

    6. Gainerako izapideak.

      Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      Hamargarrena. Eskabideen balioespena.

      1. Balioespen-baremoa.

        Praktikak egiteko enpresa edo erakundea eta unitatearen esleipena eskatzaileen lehentasun-hurrenkeraren arabera ezarriko da, «Hirigintza eta Lurralde-ikasketak XLVIII. (48) Ikastaroaren» moduluetan osotara lortutako notaren arabera, betiere unibertsitateko titulazioaren eta hizkuntza-eskakizunaren baldintzak betetzen badituzte. Lehentasunik handiena puntuaziorik handieneko pertsonak izango du, eta, hortik aurrera, puntu gehien lortu duenetik gutxien lortu duenera izango da hurrenkera.

        Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrenda telematikoki jakinaraziko zaie eskatzaileei, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean: (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta). Praktiken eskatzaileei zerrenda hori jakinaraziko zaiela ohartaraziko zaie.

        Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrendan adierazi beharko da erakunde/enpresa horietako bakoitzak zer lanbide-arlotan eskaintzen dituen praktikaldi horiek, zuzenbidean, arkitekturan edo ingurumenean; horretaz gain, ikasleek unitate horretan praktikaldiak zer lan-hizkuntzatan egingo dituzten ere zehaztu beharko da.

        Interesdunek idatziz adierazi beharko dute, egoitza elektronikoko «Nire karpeta» baliatuta, eskainitako praktiken eta praktika-guneen artetik zein den beren lehentasun-ordena; horretarako, bost egun baliodun izango dituzte, eskainitako praktiken zerrenda jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

        Horri dagokionez, enpresek/erakundeek eskainitako praktikaldietarako eskabideak ez dira kontuan hartuko baldin eta:

        1. Eskatzailearen titulazio akademikoarekin bat ez datorren lanbide-arloren baterako eskabidea bada.

        2. Eskatzaileak eskabidean euskara lan-hizkuntza duen unitatea aukeratu badu baina ez badu frogatu IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo titulu/ziurtagiri baliokideren bat duela.

          Puntuazioetan berdinketaren bat gertatuz gero, dela praktikaldien esleipenean dela praktikaldietarako enpresaren/erakundearen esleipenean, modulu bakoitzean berdindu duten pertsonen puntuazioei erreparatuko zaie berdinketa hausteko, moduluen iraupenari begiratuta: lehendabizi, ordu gehieneko moduluan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta horrela jarraituko da, iraupen laburrenekoraino.

      2. Balioespen-batzordea.

        1. Zereginak.

          Deialdi honen esparruan, balioespen-batzordeak honako zeregin hauek izango ditu:

          1. Deialdi honetan parte hartzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen zerrenda proposatzea.

          2. Aurkeztutako eskabideak balioestea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzan diruz lagundutako praktikaldien esleipen-proposamena eta praktikaldi bakoitzari dagokion enpresaren/erakundearen esleipena aurkezteko; halaber, ordezkoen zerrenda ere aurkeztuko da, puntuazio-hurrenkeran.

        2. Osaera.

          LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak eratuko du batzorde hori; izan ere, «Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolaren» Sorrerari, Funtzionamenduari eta Antolaketari buruzko martxoaren 11ko 80/1986 Dekretuaren arabera LHIEEren Kontseilu Errektoreari dagokio eskola horren prestakuntza-beken esleipen-proposamena egitea.

          LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektorea honako hauek osatzen dute gaur egun:

          Lehendakaria: Fulgencio Aledo Amorós (IVAPeko idazkari nagusia).

          ·Lehendakariordea: Ignacio de la Puerta Rueda (Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila).

          Kideak:

          Jesśs Marķa Erquicia Olaciregui (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko ordezkaria).

          Tomįs Orallo Quiroga (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko ordezkaria).

          Mikel Ocio Endaya. (IVAPeko ordezkaria).

          Idazkaria: Nekane Ribado Vitorica. Prestakuntza- eta dokumentazio-kudeatzailea, IVAPen LHIEEko koordinatzailea.

        3. Funtzionamendua.

          Balioespen Batzordeak botoen gehiengo sinple bidez hartuko ditu erabakiak. Kontseilu Errektorea kide anitzeko organoa denez gero, oinarri hauetan espresuki bildu gabeko edozein alderdi finkatzeko araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15-22. artikuluek osatuko dute.

          Batzordeko lehendakaria edo idazkaria edo eginkizun horretarako eskuordetutako pertsona ez bada Balioespen Batzordearen bilerara bertaratzen, bertaratutako kideek gehiengo soil bidez erabakiko dute nork izango dituen lehendakari- edo idazkari-eginkizunak, betiere bilera egiteko nahikoa quorum badago.

          Hamaikagarrena. Diruz lagundutako praktikaldien esleipena.

          IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak, ebazpen bidez, diruz lagundutako praktikaldiak eta haietako bakoitzari dagokion enpresa/erakundea esleituko ditu, laguntzen zenbatekoa zehaztuko du edo, hala badagokio, deialdia erabat edo partzialki huts deklaratuko du.

          Ebazpen horretan, hauek finkatuko dira: zein diren praktikaldien esleipendunak; zer enpresa edo erakunde dagokion praktikaldi bakoitzari; zenbatekoa izango den laguntza, eta zein izango diren diruz lagundutako praktikaldietarako ordezkoak, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.

          Laguntzak esleitzeko edota deialdia huts deklaratzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

          Hamabigarrena. Diruz lagundutako praktikaldiak onartzea.

          Esleitutako praktikak onartu egin dituela joko da, baldin eta eskatzaileak ez badu jakinarazten praktikak egiteari uko egin diola, bost egun balioduneko epean, esleipenaren berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Uko-agiria telematikoki aurkeztu beharko da egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

          Diruz lagundutako praktikaldiak onartzeak deialdi honen oinarrietan ezarritako baldintzak onartu beharra dakarkio esleipendunari eta, praktikaldiaren jarraipenari begira, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak ezar litzakeen arauak onartu beharra ere bai.

          Hamahirugarrena. Dirulaguntzak ordaintzea.

          Praktikaldietarako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, praktikaldia amaitu ondoren.

          Dirulaguntza ordaintzeko, esleipendunak ezinbestean bete beharko ditu deialdi honen zortzigarren oinarrian aurreikusitako betebeharrak eta nahitaez lortu beharko du balioespen positiboa, praktikaldiaren aprobetxamenduari dagokionez, praktiken tutoreak emandako txostenean; txosten horretan jasoko da praktikaldian egon den pertsonak egindako lana, pertsona horrek erakutsitako prestaketa-maila eta egin duen lanaren balioespena.

          Laguntzaren ordainketa partziala ere onar daiteke, baldin eta praktikaldia oso-osorik ez egin izanaren kausa enpresari edo eta erakundeari leporatzekoa bada. Kasu horretan, dirulaguntza partzialki jasotzeko, tutorearen txostenean balioespen positiboa jaso behar du praktikaldian egon den pertsonak, egindako lanari, erakutsitako prestaketa-mailari eta egindako lanaren balioespen orokorrari dagokienez. Jasotako dirulaguntza, kasu horretan, praktikaldiak benetan iraun duenarekiko proportzionala izango da.

          Salbuespen gisa, laguntzaren ordainketa partziala ere onar daiteke, baldin eta praktikaldia osorik ez egin izanaren kausa honako bat da: haurdunaldia, erditzea, adopzioa, harrera, gurasotasuna edota behar bezala justifikatutako gaixotasun larria.

          Esleipendunak bere betebeharrak betetzen ez baditu, dirulaguntza baliogabetu egingo da, eta esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu pertsona horrek.

          Emandako dirulaguntza itzultzeko, hori egitea bidezko den kasuetan, bi xedapen hauetan ezarritakoaren arabera egingo da: batetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen Legearen Testu Bategina); eta bestetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.

          Dirulaguntza eta atzerapen interesak itzultzeko arrazoiak direla-eta Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluak ezarritakoa izango da aplikagarria.

          Dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatzen bada, eta, edozein kasutan, horrekin batera beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzak eskuratu baldin badira, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabideak lortu badira, laguntza ematea ekarri duen erabakia aldatu ahal izango da, betiere dirulaguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen badira.

          Hamalaugarrena. Diruz lagundutako praktikaldiari uko egitea eta ordezkapenak.

          Esleipendunak diruz lagundutako praktikaldiari uko egiten badio, telematikoki aurkeztutako idatzi baten bidez jakinarazi beharko du, https://euskadi.eus/nirekarpeta egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean, eta esleipenaren ondoriozko eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu. Uko egitea beste izapiderik gabe onartuko da.

          Denbora-inguruabarrak kontuan hartuz, beste esleipendun batek praktikaldia 2023ko azken hiruhilekoan osa badezake, IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzak ordezkoei esleituko die diruz lagundutako praktikaldia, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.

          Ezinbesteko kasuetan izan ezik, esleipendunak ukoa esanbidez jakinarazten ez badu praktikaldia benetan eten denetik bost eguneko denbora-tartean, eta etete hori ezin bazaie leporatu, ez enpresa edo erakundeari, ez IVAPi, esleitutako laguntza baliogabetu egingo da, eta esleipendunak esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

          Hamabosgarrena. Kontratu- eta lan-betebeharrik eza, ez IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin, ez erakunde edo enpresa laguntzailearekin.

          Deialdi honetako diruz lagundutako praktikaldiaren esleipenak eta praktika-egileak erakundean/enpresan egiten duen egonaldiak eta jarduerak ez dakar inolako kontratu- edo lan-loturarik IVAPen zeinaren mendekoa baita LHIEE eta dirulaguntzaren jasotzailearen artean, ez eta praktikaldia egiteko enpresaren edo erakundearen eta dirulaguntzaren jasotzailearen artean ere.

          Hamaseigarrena. Administrazio-isiltasuna.

          Deialdi honen ebazpenaren indarraldia hasten denetik sei hilabete igaro eta deialdiaren Interneteko helbidean laguntzak esleitzeko inolako ebazpenik argitaratu ez bada, pertsona interesdunek ezetsitzat jo beharko izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

          Hamazazpigarrena. Datu pertsonalen babesa.

          Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Prestakuntza eta hobekuntza.

          Arduraduna: IVAP

          Helburua: deialdi honen kudeaketa.

          Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko.

          Hartzaileak: Foru-aldundiak, Toki administrazioko Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, EAEko administrazio publikoetan langile-kontuetan eskudun diren organismoak, praktikak garatzen dituzten EAEko administrazio publiko eta erakundeak eta aldizkari ofiziala. Datu pertsonalak ez dira lagako, lege-betebeharra existitzen ez bada.

          Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

          Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/021300-capa2-eu.shtml

          Araudia: Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

          (Ikus .PDF)