Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, euskara-ikastaroetarako deia egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko langileei, 2023-2024ko ikasturterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2246
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/03
  • Argitaratze-data: 2023/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskararen erabilera arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak xedatzen du agintaritza publikoek neurriak hartuko dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoari atxikitako langileak arian-arian euskalduntzeko, herritarrei aitortzen zaien eskubidea gauzatzeko helburuarekin, Administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz nahiz gaztelaniaz izan ditzaten.

Legeak xedatutakoa garatzeko, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua onartu zen, zeinaren bitartez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion hainbat ekimen xedatzen, hizkuntza-prestakuntzaren arloan.

Hori guztia kontuan izanik, hau

Lehenengoa. Helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko langileen hizkuntza-gaikuntzan eragitea eta bultzatzea.

Bigarrena. Parte-hartzaileak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko langileek parte hartu ahal izango dute hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuen deialdi honetan.

    Aurrekoa gorabehera, deialdi honetan ezin izango dute parte hartu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzura dauden langileek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten irakasleek, Ertzaintzako langileek eta Justizia Administrazioko langileek. Langile horiek beren eremuetarako berariaz ezarritako deialdietan parte hartu ahal izango dute, beren dimentsioaren eta behar espezifikoen arabera.

  2. Nolanahi ere, IVAPek bere aurrekontu-baliabideen barruan eskainiko du hizkuntza-prestakuntza.

    Hirugarrena. 2023-2024ko ikasturterako deialdiak.

    IVAPek hiru deialdi argitaratuko ditu 2023-2024ko ikasturterako: deialdi nagusia, deialdi osagarria eta udako deialdia; hirurek lanorduetan eta lanorduz kanpo eskainiko dituzte ikastaroak.

  1. Deialdi nagusia. Deialdi hau 2023-2024ko ikasturteko deialdi nagusia da, eta honako hau arautzen du:

    2023ko urritik 2024ko ekainera bitarteko euskara-ikastaroei buruzko prestakuntza-eskaintza, modalitate guztietan.

  2. Deialdi osagarria. 2023-2024ko ikasturteko bigarren lauhilekorako eskaintza (2024ko otsailetik ekainera bitarteko euskara-ikastaroak) deialdi osagarri baten bidez egingo da, eta 2023ko azaroan argitaratuko da.

    Deialdi osagarri horretan, 2024ko otsailetik aurrera eskatu ahal izango da eskolatzea, baldintza hauetan:

    2023ko urrian ikastaroa hasi duten pertsonek modulu trinko batetik egunean bi edo hiru orduko modulu batera aldatzeko eskatu ahal izango dute 2023ko azaroko deialdian, edo alderantziz. Ezin izango dute autoikaskuntzako modulu batera edo 4. HE prestatzeko ikastaro batera aldatzeko eskatu.

    2023ko urrian ikastaroa hasi ez dutenek ikastaro trinkoak soilik eskatu ahal izango dituzte, hau da, egunean bost orduko ikastaroak edo barnetegikoak. Otsailean, ezin izango dute egunean bi edo hiru orduko modulu bat hasi.

  3. 2024ko udako deialdia. 2024ko udako ikastaroei buruzko prestakuntza eskaintza, modalitate guztietan.

    Laugarrena. Eskabideak nola eta noiz egin.

    Deialdi honetan, IVAPek eskabide bat onartuko du gehienez pertsona bakoitzeko.

  1. Eskabideak nola egin.

    Interesdunak https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean egingo du eskabidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan onartuta dagoen edozein identifikazio-bitartekoren eta sinadura elektronikoaren bidez identifikatu ondoren. Honako helbide honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

    Interesdunak ez badu https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean sartzeko aukerarik, bere saileko edo erakundeko solaskideari zein ikastaro egin nahi duen jakinaraziko dio, eta hark grabatuko du eskabidea IVAPeko euskara-ikastaroak kudeatzeko aplikazioan.

  2. Lanorduetako eskabideak.

    Eskabidea egiteko epea: 2023ko maiatzaren 16tik 30era, biak barne.

  3. Eskabideak lanorduz kanpo.

    Eskabidea egiteko epea: 2023ko maiatzaren 31tik ekainaren 16ra, biak barne.

    Bosgarrena. Lanorduetako ikastaroak.

  1. Ikastaroen ezaugarriak.

    Lanorduetako ikastaroetan eskolatzea honela egin ahal izango da:

    IVAPek hiru hiriburuetan antolatutako administrazioko taldeentzako aurrez aurreko ikastaroetan, egunean 2 edo 5 ordukoak direnetan.

    Matrikula-orriaren bidez finantzatutako ikastaroetan, administrazioko taldeentzako aurrez aurreko ikastaro batean parte hartzeko aukerarik ez duten ikasleentzat.

    Autoikaskuntzako ikastaroetan. Ikastaro horiek ere matrikula-orriaren bidez finantzatzen dira.

    Barnetegiko ikastaroetan. Ikastaro horiek ere matrikula-orriaren bidez finantzatzen dira.

  2. Interesdunak bete beharreko baldintzak.

    Lanorduetako euskara-ikastaro bat hasi ahal izateko:

    Interesdunak ordu-kreditu positiboa izan beharko du ikasturtearen hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langile publikoak euskalduntzeko, ordu-kredituen aplikazioa ezartzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko apirilaren 30eko Aginduaren bosgarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; EHAA: 2004-05-07; 85. zk.

    Interesdunak aldi baterako lan-kontratua edo bitarteko izendapena badu, kontratatuta edo izendatuta egon beharko du 2023ko abenduaren 31ra arte gutxienez.

    Interesdunak 4. HEko ikastaro bat eskatzen badu:

  3. HE edo horren titulu baliokidea egiaztatuta izan beharko du, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistroan; edo, bestela, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako ikasketa ofizialak aitortzeko baldintzak bete beharko ditu, eta, ondorioz, hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharretik salbuetsita egon beharko du.

    Eta, gainera, langileak honako lanpostu hauek betetzen aritu beharko du:

  1. edo 4. HE esleituta duen lanpostu bat.

    Lanpostuak 1. edo 2. HE esleituta badu, interesdunak unibertsitate-titulua edo goi-mailako zikloa izan behar du.

  1. Eskabidea.

    Interesdunak lanorduetako ikastaroetan parte hartzeko eskabidea aurkeztuko du, deialdi honen laugarren oinarrian aurreikusitako aurreikuspenen arabera.

  2. Hizkuntza-prestakuntzarako baimena.

    Interesdunak atxikita dauden sailek eta erakundeek lanorduetako eskabideak ikusgai izango dituzte.

    Sail bakoitzak kudeatuko ditu eskabideak, IVAPen aplikazio informatikoaren bidez. Sail bakoitzak eskabide horiek baimendu edo ukatuko ditu IVAPek berariaz jakinaraziko dion epean.

    Eskabideak aztertu ondoren, sailek eta erakundeek honako hau egiaztatu beharko dute:

    Aldi baterako lan-kontratuko langileen eta bitarteko funtzionarioen kasuan, kontratazio-baldintza edo izendapenaren indarraldia 2023ko abenduaren 31ra arte gutxienez betetzen dela.

  1. HE ikastaroa eskatzen bada, 5.2 paragrafoan aurreikusitako berariazko baldintzak betetzen direla egiaztatuko dute.

    Ondoren, sailek eta erakundeek lanorduetako eskabideak onartu edo atzera botako dituzte.

    IVAPek ulertuko du sail edo erakunde batek onartutako eskabide guztiek betetzen dituztela baldintza horiek.

    Lanorduetan egiten diren autoikaskuntzako ikastaroen kasuan, sail edo erakunde bakoitzak emandako baimenen kopurua ezingo da izan lanorduetan baimentzen dituen eskabide guztien % 20 baino handiagoa.

  1. HE lanorduetan prestatzeko baimena ematean, sailek edo erakundeek erabateko lehentasuna eman beharko diete euren lanpostuetan 4. HE esleituta dutenei.

  2. IVAPek ordu-kredituaren betekizuna egiaztatzea.

    IVAPek egiaztatuko du sailak edo erakundeak baimendutako pertsona guztiek ordu-kreditu positiboaren saldoa betetzen duten ala ez, deialdi honen zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

  3. IVAPek administrazioko taldeentzat antolatutako aurrez aurreko ikastaroak kudeatzea.

    IVAPek ikastaro hauek hiru hiriburuetan antolatuko ditu eta egunean 2 edo 5 ordukoak izango dira.

    Interesdunaren euskara ezagupena neurtzea beharrezkoa izanez gero, IVAPek haren Zerbitzu Zuzendaritzaren bitartez, mailaketa proba bat egiteko eskatuko dio interesdunari.

    Mailaketa probak ekaineko azken astean egingo dira.

    Mailaketa proba egiten ez duenak administrazioko talde batean ikasteko lehentasuna galduko du.

    IVAP administrazioko langileek osatutako taldeak osatzen saiatuko da, hiru hiriburuetan. Taldeak antolatzean, IVAPek ahalegina egingo du ikasle bakoitzari bere zerbitzu-zuzendaritzak baimendutako modulua gordetzeko.

    1. eranskinean jasotzen dira IVAPek antolatutako aurrez aurreko ikastaroetarako aurreikusitako moduluak, baita horien ordutegia eta egutegia ere. IVAPek ahalmena du beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko, bai hasierako eta amaierako datetan, bai eranskin horretan adierazitako ordutegietan. Gainera, modulu edo ordutegi jakin batean taldea osatzeko ikasle-kopuru nahikorik ez badago, komenigarritzat jotzen dituen aldaketak proposatu ahal izango ditu.

      Taldeak osatu ondoren, IVAPek administrazioko taldeetan eskolatuko diren pertsonen zerrenda bidaliko die sailei eta erakundeei, eskolak non eta noiz hasiko diren zehaztuz.

      Interesdunak administrazioko aurrez aurreko talde batean parte hartzeko eskabidea egin badu ere, bere mailako talderik sortzen ez bada, IVAPek matrikula-orri bat bidaliko dio, homologatutako euskaltegi bateko ikastaro batean matrikula dadin, betiere eskatu duen eta baimena eman zaion moduluan.

    2. eranskinean jasotzen dira matrikula-orriaren bidez finantzatuko diren ikastaroetarako aurreikusitako moduluak.

  4. Matrikula-orriaren bidez finantzatutako ikastaroak kudeatzea.

    Administrazioko talderik ez duten ikasleek aukeratzen duten euskaltegi homologatuan egin ahal izango dute ikastaroa, autoikaskuntza edo barnetegi ikastaro bat eskatu dutenek bezala.

    Ikastaro horien eskaintza deialdi honen III. eranskinean dago jasota.

    IVAPek matrikula-orri bat emango dio interesdunari, berak aukeratutako euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan, soilik baimendutako moduluan, matrikula dadin.

    Matrikula egiteko, ezinbestekoa izango da matrikula-orria euskaltegian aurkeztea.

    Matrikula-orria duten ikasle eskolatuak euskaltegiak ezarritako ordutegira eta egutegira mugatuko dira.

    Ikaslea ez bada inongo euskaltegitan matrikulatzen, sailak edo erakundeak matrikula-orria itzuli beharko dio IVAPi.

    IVAP arduratuko da matrikula-orria ordaintzeaz, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

  1. Interesdunak matrikula-orrian zehaztutako moduluan matrikulatuta egon beharko du.

  2. Interesdunak matrikula-orria aurkeztu beharko du aukeratutako euskaltegian ikasturtea hasi baino lehen. IVAPek ez ditu ordainduko 2023ko urriaren 20tik aurrera emandako matrikula-orriak.

  3. Matrikulazioa egiten den ikastaroak HABEk araututako moduluren batekoa izan beharko du, eta deialdi honen III. eranskinean jasota egon beharko du.

  4. Gainera, matrikulazioa egiten den ikastaroak gutxieneko iraupen hau izan beharko du: eguneko 2 edo 3 orduko ikastaroen eta autoikaskuntzako ikastaroen kasuan, 2023ko urrian hasi eta 2024ko ekainean amaitu beharko dute; barnetegian egiten diren ikastaro trinkoen eta eguneko bost orduko ikastaroen kasuan, lauhilekoak izan beharko dute.

  5. Autoikaskuntzako ikastaroek gutxienez 190 orduko iraupena izan beharko dute, eta 2023ko urrian hasi beharko dute.

    Sail/erakunde bakoitzak lanorduz kanpoko autoikaskuntzarako duen eskaera kopuruak ez du gaindituko lanorduz kanpo hizkuntza-prestakuntza hartzeko eskaeren % 20. Kopuru hori gaindituko balitz IVAPek sailari/erakundeari adieraziko dio, eta sailak/erakundeak hautatuko ditu 2023-2024ko ikasturtean autoikaskuntzan ibiltzeko aukera izango duten eskatzaileak. Beraz, autoikaskuntzako eskaera egiteak ez du ziurtatzen automatikoki eskaera onartuko denik.

    Baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, IVAPek matrikula-orria onartuko du eta horren kostua bere gain hartuko du. Barnetegi-erregimeneko ikastaroen kasuan, ostatuaren eta mantenuaren kostua ere bere gain hartuko du. Aitzitik, IVAPek ez du bere gain hartuko ikastaroen ondoriozko beste gasturik (joan-etorriak, materialak, etab.).

    Ikasleak egindako matrikulazioak lehen aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainketarik egingo eta bere erabakia dagokion Zerbitzu Zuzendaritzari jakinaraziko dio, ikasleari horren berri eman diezaion.

    Seigarrena. Lanorduz kanpoko ikastaroak.

  1. Ikastaroen ezaugarriak.

    Lanorduz kanpoko eskolatzea ikastaro hauetan bakarrik egingo da:

    Euskaltegi homologatuetako aurrez aurreko ikastaroetan.

    Edo euskaltegien edo autoikaskuntza zentro homologatuen programen bidez antolatutako autoikaskuntza-ikastaroetan. Lan gehiena banaka egingo du ikasleak, prestakuntza-ekintzarako diseinatutako programa espezifikoak erabiliz. Prestakuntza aldizkako tutoretza-saioekin eta mintzapraktika-eskolekin osatu badaiteke ere, lan gehiena ordutegi zehatzik gabe egiten da, eta, edonola ere, lanorduz kanpo. Ikasleak bere ordenagailua edota autoikaskuntzako zentroak dituen bitartekoak eta ordenagailuak erabiliz egin ahal izango du lan pertsonala. Mintzapraktika-eskolak euskaltegian edo autoikaskuntza zentroan egingo dira.

    Lanorduz kanpoko ikastaroak matrikula-orriaren bidez finantzatuko dira.

    Euskaltegi eta autoikaskuntzako zentro homologatuetan egin beharreko lanorduz kanpoko ikastaroen eskaintza deialdi honen III. eranskinean dago jasota.

  2. Eskabidea.

    Interesdunak lanorduz kanpoko ikastaroetan parte hartzeko eskabidea aurkeztuko du, deialdi honen laugarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

  3. Interesdunak bete beharreko baldintzak. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta, hala badagokio, baimena ematea.

    Honako baldintza hauek bete behar ditu interesdunak lanorduz kanpoko euskara-ikastaro bat hasi ahal izateko:

    Interesdunak aurreko ikasturtean IVAPen euskara-ikastaroen deialdian lanorduz kanpoko ikastaroetan parte hartu badu, ezarritako aprobetxamendu-irizpidea bete beharko du (gutxienez % 80koa).

    Interesdunak aldi baterako lan-kontratua edo bitarteko izendapena badu, kontratatuta edo izendatuta egon beharko du 2023ko abenduaren 31ra arte gutxienez.

    Interesdunak 4. HEko ikastaro bat eskatzen badu:

  1. HE edo horren titulu baliokidea egiaztatuta eta erregistratuta izan beharko du, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistroan; edo, bestela, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ikasketa ofizialak aitortzeko aurreikusitako baldintzak bete beharko ditu, eta, ondorioz, hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharretik salbuetsita egon beharko du.

    Eta, gainera, langileak honako lanpostu hauek betetzen aritu beharko du:

  1. edo 4. HE esleituta duen lanpostu bat.

    Lanpostuak 1. edo 2. HE esleituta badu, interesdunak unibertsitate-titulua edo goi-mailako zikloa izan behar du.

    IVAPek automatikoki egiaztatuko du baldintza horiek betetzen direla. Indarrean dagoen araudiaren arabera, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko IVAPen egiaztapen horri. Aurka eginez gero, baldintza betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du langileak, eta, aurkeztu ezean, eskabidea ezin izango da onartu.

  2. Lanorduz kanpoko ikastaroak kudeatzea.

    Eskabidea aztertu eta deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, IVAPek matrikula-orri bat emango dio interesdunari, berak aukeratutako euskaltegi edo autoikaskuntza zentro homologatuetan baimendutako moduluan matrikula dadin.

    Matrikula egiteko, ezinbestekoa izango da matrikula-orria euskaltegian aurkeztea.

    IVAP arduratuko da matrikula-orria ordaintzeaz, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

  1. Interesdunak matrikula-orrian zehaztutako moduluan matrikulatuta egon beharko du.

  2. Interesdunak matrikulaorria aurkeztu beharko du aukeratutako euskaltegian ikasturtea hasi baino lehen. IVAPek ez du bere gain hartuko 2023ko urriaren 20tik aurrera emandako matrikula-orrien kostua.

  3. Egin daitezkeen ikastaroak HABEk araututakoak izan behar dute, eta deialdi honen III. eranskinean jasota egon.

  4. Matrikulazioa egiten den aurrez aurreko ikastaroek honako gutxieneko iraupena izan beharko dute: egunean 2 edo 3 orduko ikastaroen eta autoikaskuntzako ikastaroen kasuan, 2023ko urrian hasi eta 2024ko ekainean amaitu beharko dute; barnetegian egiten diren ikastaro trinkoen eta eguneko bost orduko ikastaroen kasuan, lauhilekoak izan beharko dute.

  5. Autoikaskuntzako ikastaroek gutxienez 190 orduko iraupena izan beharko dute, eta urrian hasi beharko dute.

    Sail/erakunde bakoitzak lanorduz kanpoko autoikaskuntzarako duen eskaera kopuruak ez du gaindituko lanorduz kanpo hizkuntza-prestakuntza hartzeko eskaeren % 20. Kopuru hori gaindituko balitz IVAPek sailari/erakundeari adieraziko dio, eta sailak/erakundeak hautatuko ditu 2023-2024ko ikasturtean autoikaskuntzan ibiltzeko aukera izango duten eskatzaileak. Beraz, autoikaskuntzako eskaera egiteak ez du ziurtatzen automatikoki eskaera onartuko denik.

    Baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, IVAPek matrikula-orria onartuko du eta kostu osoa ordainduko du. Inola ere ez du bere gain hartuko ikastaroen ondoriozko bestelako gasturik (joan-etorriak, materialak, etab.).

    Ikasleak egindako matrikulazioak lehen aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainketarik egingo.

    Ikaslea ez bada inongo euskaltegitan matrikulatzen, matrikula-orria itzuli beharko dio IVAPi.

    Zazpigarrena. Ikastaroen hasiera eta bertaratzea.

  1. Ikastaroen hasiera.

    Ikasleak ikasturteko lehen egunean hasi beharko dira klasean. Didaktika- eta antolaketa-arrazoiengatik, IVAPek ez ditu onartuko 2023ko urriaren 20tik aurrera euskaltegian eman diren matrikula orriak, eta baja emango die data horretan ikastaroan hasi ez direnen eskabideei.

  2. Berandu hastea.

    IVAPek ikastaroetan berandu hastea onartuko du honako arrazoi hauetako bat gertatzen denean: gaixotasunagatiko baja, erditzea, adopzioa edo harrera eta aitatasuna. Nolanahi ere, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. IVAPek, ikastaroa hasi baino lehen, aurretik aipatutako arrazoiren batengatik prestakuntza jasotzen hasi ezin diren pertsonen berri izan beharko du. Zerbitzu-zuzendaritzek, ikastaroaren hasieran, zerrenda bat bidali beharko diote IVAPi, aipatu arrazoi horiengatik berandu hasiko diren pertsonekin. Zerrenda horretan NANaren zenbakia eta ikaslearen izena eta abizenak zehaztu beharko dira.

    2. Ikaslea ikastaroan hasteko moduan dagoenean, Zerbitzu Zuzendaritzak idatziz eskatu beharko dio IVAPi sartzeko.

    3. Ikaslea ikasturte osoaren % 20 igaro baino lehen hasi beharko da eskoletan.

      Berandu hastearen ondorioz ezinezkoa bada baimendutako ikastaroan matrikulatzea, interesdunak ez duelako eskatzen den maila, ikastaroaren jarraipen egokia egiteko, IVAPek ahalegina egingo du interesduna eskolatu ahal izateko, prestakuntza-ekintza behar bezala egin dezakeen ikastaro batean.

      Berandu hastearen ondorioz galdutako orduak honela zenbatuko dira:

      1. Interesduna lanorduetako ikastaro batean onartua izan bada, ikastaro hasieran galdutako orduak zenbatu egingo dira ordu kreditua eguneratzean, deialdi honen zortzigarren oinarrian jasotako aurreikuspenen arabera.

      2. Interesduna lanorduz kanpoko ikastaro batean onartu bada, galdutako orduak ez-bertaratze gisa zenbatu egingo dira ikastaroaren aprobetxamendua kalkulatzeko, deialdi honen bederatzigarren oinarrian jasotako aurreikuspenen arabera.

  3. Egunero bertaratzea.

    Ikasleek eta dagozkien sailek asistentziaren jarraipen espezifikoa egin ahal izan dezaten, IVAPek aplikazio informatikoaren bidez emango du informazio hori, eta ikasleen ez-bertaratze egunak zehaztuko ditu.

    Ikasleen bertaratze-datuak hilero eguneratuko dira, autoikaskuntzako ikastaroen kasuan izan ezik, horietan informazioa hiru hilean behin eguneratuko baita.

  4. Lanorduetan ikastaroetara joateko arau espezifikoak.

    Ondorio guztietarako, ikastaroa ematen den euskaltegia lantokitzat hartuko da. Beraz, bertaratze- eta puntualtasun-faltak dagokion zerbitzu zuzendaritzan justifikatu beharko dira, laneko ez-betetze guztiekin egiten den bezala.

    Ikastaroetara joateko baimena ematea Zerbitzu Zuzendaritzaren eskumena denez, hari dagokio, halaber, baimendutako aldian langileak etenik gabe eskolatuko direla bermatzea.

    Era berean, sailek edo erakundeek bermatuko dute euskara-ikastaroetan matrikulatutako langileek beren oporrak eskola-egutegira egokitzea, ikastaroen aprobetxamenduari kalterik ez egiteko.

    Zortzigarrena. Lanorduetako ikastaroetako ordu-kreditua.

    Lanorduetako ikastaroetan ordu-kredituen sistema ezartzen duen Agindua aplikatuko da (Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko apirilaren 30eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langile publikoak euskalduntzeko ordu-kredituen aplikazioa ezartzen duena; 2004-05-07ko EHAA; 85. zk.).

    Agindu horren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera, euskara-ikastaro bat lanorduetan hasi ahal izateko, beharrezkoa izango da ikasturtearen hasieran ordu-kreditu positiboa izatea.

    Deialdi honetan aurreikusitako euskara-ikastaroei dagokien ordu-kreditua ezartzeko, ikasle berriaren hasiera-maila 2023ko urrikoa izango da, edo 2024ko otsailekoa, urrian egin ez badu.

    Ondorioz, IVAPek honela aplikatuko du ordu-kredituaren gaineko kontrola:

    Lanorduetako ikastaroa 2023ko urrian hasten dutenei ordu-kredituaren kontrola aplikatuko zaie ikasturtea hasi aurretik. Saldo positiboa agortuta dutenek ezin izango dute ikasturtea hasi.

    Ikasleen ordu-kredituaren datuak hilero eguneratuko dira. Hala ere, autoikaskuntzako ikastaroetan ikasten duten langileen bertaratze-datuak hiru hilean behin jasotzen direnez, kasu horietan ordukredituaren saldoa maiztasun horrekin eguneratuko da.

    Bederatzigarrena. Lanorduz kanpoko euskara-ikastaroen aprobetxamendua.

    Lanorduz kanpoko euskara-ikastaroetan matrikulatutakoek aprobetxamendu-irizpidea bete beharko dute. Gainera, mailak gainditzeko aldizkako ebaluazioak egiteko konpromisoa hartuko dute.

    IVAPek ikastaroen aprobetxamenduirizpide gisa ezartzen du gutxienez % 80ko bertaratzea. Ondorioz, ehuneko horretara iristen ez direnek ez dute irizpide hori beteko.

    Gainera, aprobetxamendu-irizpide hori ezinbestekoa da prestakuntza-jarduerak lanorduz kanpo egiten dituzten pertsonek ordaindutako baimena izateko eskubidea izan dezaten (baimen hori Administrazio Orokorraren zerbitzuko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen indarreko Akordioaren 11. artikuluan jasota dago). Sailek eta erakundeek bertaratze- eta ebaluazio-datuak ikusgai izango dituzte, IVAPek horretarako jartzen duen aplikazio informatikoaren bidez, baimena emateko balorazioa egin ahal izan dezaten.

    Norbaitek aprobetxamendu-irizpidea betetzen ez badu, IVAPek ukatu egingo dio hurrengo ikasturterako lanorduz kanpoko eskabidea. Ondorioz, IVAPek ez ditu onartuko 2022-2023ko ikasturtean aprobetxamendu-irizpidea gainditu ez duten eskatzaileen lanorduz kanpoko eskabideak 2023-2024ko ikasturterako.

    Hamargarrena. Ikastaroak bertan behera uztea eta ondorioak.

    Ikastaroa hasi ondoren norbaitek behin betiko uztea erabakitzen badu, berehala jakinarazi beharko dio IVAPi, bai bere erakundeko solaskideak aplikazioan erregistratuz, edo interesdunak https://ivap.euskadi.eus/izapideak aplikazioan jasoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan onartuta dagoen identifikazio- eta sinadura elektronikoko edozein bitartekoren bidez identifikatu ondoren. Helbide honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

    Interesdunak ez badu https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean sartzeko aukerarik, bere saileko edo erakundeko solaskideari jakinaraziko dio zer ikastaro utzi nahi duen bertan behera, eta hark grabatuko du eskabidea IVAPeko euskara-ikastaroak kudeatzeko aplikazioan.

    Eskola uzteko eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan araututako edozein bitartekoren bidez ere aurkeztu ahal izango dira.

    Ikastaroa utzi izanaren jakinarazpena aurkezten den egunetik aurrera, honako hauek etengo dira:

    Lanorduetako ikastaroen kasuan, ordu-kredituaren zenbaketa.

    Lanorduz kanpoko ikastaroen kasuan, aprobetxamenduaren zenbaketa.

    Hala ere, autoikaskuntzako ikastaroa bertan behera utziz gero, ikastaroa uzteak ez ditu aipatutako zenbaketak geldiaraziko:

    Lanorduetan egiten diren autoikaskuntzako ikastaroen kasuan, lehenengo asistentziak sartzerakoan, ordu-kreditutik deskontatuko da ikastaroaren ordu guztien kopurua (190 ordu), interesdunak prestakuntza-ekintza amaitu aurretik utzi badu ere.

    Lanorduz kanpoko autoikaskuntzako ikastaroen kasuan, ikastaroa uzten denetik prestakuntza amaitu arteko aldia ez-bertaratze gisa zenbatuko da aprobetxamendua zenbatzeko.

    Hamaikagarrena. Datuen babesa.

    Jakinarazten da izaera pertsonaleko datuak «EAEko administrazio publikoetako langileen euskalduntzea» izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla, hauek betez: Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako araudia.

    Tratamendu horren arduraduna IVAPeko Zuzendaritza izango da, eta haren aurrean edo EAEko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean erabili ahal izango dira datuak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko, tratamenduaren aurka egiteko eta errebokatzeko eskubideak, bai eta araudi aplikagarriak aurreikusitako beste edozein eskubide ere.

    Tratamendu horren helburua izango da EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza gaikuntzako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta, hala badagokio, programatzea eta bertaratzea gestionatzea, bai eta hizkuntza gaikuntzagatik esleitutako ordu kreditua kudeatzea ere.

    Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko behar den tratamendua (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa).

    Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonei buruzko datuak EAEko langileen arloan eskumena duten erakundeei jakinaraziko zaizkie (bertaratzeari eta ebaluazioari buruzko informazioa); Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, normalizazio planaren betetze mailari buruzko ebaluazio txostena egiteko (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. artikulua); eta HABEri Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez). Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak kontrakoa agintzen ez badu.

    Datuak babesteari buruzko informazio gehigarri eta xehatua hemen kontsultatu dezakezu:

    https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/021500-capa2-eu.shtml

  1. Barnetegiko ikastaroak.

    Barnetegiko ikastaroak Zornotzako barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira.

    Barnetegiko ikastaroen egutegia nahiz ordutegia euskaltegien eskaintzaren arabera alda daitezke.

    IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula eta egonaldiaren gastuak.

  2. Bost orduko ikastaroak.

    Modulu honek egun osoko lan liberazioa eskatzen du, eskola-orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dago eta.

    Ikastaroek, betiere, lauhileko iraupena dute. Lehenengo lauhilekoaren iraupena hau da: urriaren 2tik otsailaren 9ra.

    Abenduaren 26tik 29ra artekoak, biak barne, ez dira eskola egunak izango.

    Modulu honetan hiru ebaluazio egingo dira.

    Urritik otsailera bitarteko bost orduko ikastaro bat hasi eta otsailetik aurrera ikasten jarraitu nahi duenak azaroko deialdian ere izena eman beharko du.

  3. Bi orduko ikastaroak.

    IVAPeko taldeen ordutegia 08:00-10:00 izango da Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

    IVAPeko taldeen egutegia: 2023ko urriaren 2tik 2024ko ekainaren 21era.

    Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra artekoak, biak barne, ez dira eskola egunak izango.

    Era berean, ez dira eskola egunak izango 2024ko martxoaren 25etik apirilaren 5era artekoak, biak barne.

    Modulu honetan bi ebaluazio egingo dira.

    Deialdi honen 5.6 oinarriak xedatzen duen bezala, talderik osatzea lortzen ez bada, IVAPek matrikula-orri bat bidaliko die interesdunei, aukeratzen duten euskaltegian matrikula egin dezaten, betiere baimendutako moduluan.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik