Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez tokiko bizikidetzaren esparruko Elkarrekin Bonuak Programaren 2023rako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2148
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/03
  • Argitaratze-data: 2023/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren bidez arautzen da Elkarrekin Bonuak Programa, ekimen osagarri bat bakea, giza eskubideak, indarkeriarik eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko. Programaren helburu nagusia da elkartze-sarearen eta erakunde publikoen arteko lankidetza-ekintzak ugaritzea, bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotzeko.

Programa horren bidez, dirulaguntzak jasoko dituzte bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuek, baldin eta egitasmo horiek batera sustatzen badituzte irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta hiru arlo hauekin lotutako erakunde publikoek: hezkuntza, udaletako errealitatea eta herritarren parte-hartzea.

Horren haritik, hiru laguntza-ildo biltzen dira dekretu horren 5. artikuluan, eta udaletan garatzen diren proiektuak finantzatzeko da horietako bat.

2023ko ekitaldirako funts bakarra sortu da, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak egindako ekarpenekin bakarrik eratu dena.

Programa honetarako, aurrekontu-kreditu nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorretan.

Bestalde, aipatu behar da Elkarrekin Bonuak Programa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2023ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako ekimenetako bat dela. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez onartu zen plan hori, eta helbide honetan dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/contenidos/orden/planestrategico_subvenciones23/eu_def/adjuntos/2023.01.20-Agindua-2023-DPE.pdf

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluaren arabera, laguntzak emateko deialdia urtero egingo da, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta deialdiak honako hauek jasoko ditu: deialdiaren xedea, dirulaguntzaren ildo bakoitzerako zuzkidura, bonuen diru-zenbatekoa, proiektuen erakunde hartzaileek eman beharreko gutxieneko zenbatekoa, eskabideak aurkezteko tokia eta epea, eskabide-eredu normalizatua, dirulaguntzak justifikatzeko epea eta modua eta, hala dagokionean, bide elektronikoak erabiltzeko prozedura eta jarraibideak.

Hori dela eta, honako hau

Ebazpen honen xedea da Elkarrekin Bonuak Programaren 2023ko deialdia egitea, tokiko bizikidetzaren esparruan.

2023an hasi izana edo hasi beharko dira bonuen eskaera eragiten duten proiektuak, eta, nolanahi ere, 2023ko abenduaren 15ean amaituta egon beharko dute.

2023ko diru-zuzkidura 150.000 eurokoa da hiru lurralde historikoentzat, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023ko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.

  1. Elkarrekin Bonuak Programaren onuradun izango dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bake eta bizikidetza gaietan aritzen direnak. Erakundeok Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar dute jardun-eremu, eta ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 2. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintzak bete.

  2. Udalak izango dira tokiko bizikidetzaren esparruko proiektuen erakunde hartzaileak.

  1. Tokiko bizikidetzaren esparruko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuen ordu bakoitzeko.

  2. Proiektuen erakunde hartzaileek eman zaizkien bonuen % 10, gutxienez, ordaindu beharko diote erakunde onuradunari, hau da, gutxienez 7 euro eman zaien bonu bakoitzeko.

  3. Bonuak direla eta, erakunde hartzaileek honako zenbateko hauek metatu ahal izango dituzte, gehienez, udal bakarrean:

    000 euro, 15.000 biztanletik beherako udaletan.

    500 euro, 15.000 eta 40.000 biztanle arteko udaletan.

    000 euro, 40.000 biztanletik gorako udaletan.

  4. Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EE) Erregelamendua bete beharko dute laguntzek, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, 352. zk., 2013-12-24koa). Laguntza hauek de minimis motako laguntzatzat jotzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako laguntzaren guztizkoak ez du gaindituko berrehun mila (200.000) euroko kopurua, aurreko bi ekitaldi fiskaletakoa eta aurtengoa batuta. Ulertzen da muga horretatik beherako dirulaguntzek ez diotela merkataritzari eragiten eta ez dutela lehiakortasuna faltsutzen; horren ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

  1. Prozedura honetan jasotako izapideak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

  2. Eskabideak, erantzukizuneko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1024309

    Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  3. Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro elektronikoan eman ahal izango du izena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Eskabideak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, 2023ko urriaren 1era bitartean, non eta funtsak ez diren egun hori baino lehen amaitzen. Hala bada, dekretu arautzailearen 5.3 artikuluan ezarritakoa betez, gertaera horren berri emango da Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren ebazpen baten bidez, ukatu egingo dira ordura arte ebazteke dauden dirulaguntza guztiak, eta ez da onartuko beste eskabiderik.

Emango diren laguntzen guztizko diru-zenbatekoak ezingo du gainditu zuzkiduren zenbatekoa, edo hura eguneratzearen ondoriozkoa. Horrenbestez, ez da dirulaguntza gehiago emango aipatutako zenbatekoa agortzen denean eta, beraz, egoera horretan eskatutako dirulaguntzak ukatu egingo dira. Hala badagokio, inguruabar baten zein bestearen berri emango da Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren ebazpen bidez.

Eskabidea, erantzukizuneko adierazpenak barnean dituela, inprimaki arautuan egin beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri. Horretarako, ebazpen honen 6.2 artikuluan zehaztutako sarbidea erabiliko da. Eskabidearekin batera, ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Balorazio-batzorde bat eratuko da. Honako hauek izango dira bertako kideak:

Mónica Hernando Porres, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria, batzordeburu.

Laura Pérez Recio andrea, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako teknikaria, idazkari.

Marian Sanchez Amado, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide.

Laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaizkie.

  1. Dirulaguntzaren justifikazioa aurkezteko epea 2023ko abenduaren 15ean bukatuko da.

  2. Erakunde onuradunek dokumentazio hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza zertan erabili duten justifikatzeko:

    1. Proiektu bakoitza gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak: programen aleak, kartel iragarleak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa zein entzunezkoa.

    2. Egindako proiektuen memoria xehea, datu hauek aipatzen dituena: zer egunetan gauzatu den proiektua, nor diren proiektuan parte hartu duten pertsona hartzaileak sexuaren arabera bereizita, nola txertatu den generoaren ikuspuntua, eta zein den azken balorazioa.

    3. Erakunde hartzailearen ziurtagiria, non jasoko baita proiektuan zenbat pertsonak parte hartu duten, zenbat ordu eman diren eta erakunde hartzaileak zenbat ordaindu duen.

  3. Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Aurreko puntuan adierazitako agiriak eskaneatuta eta elektronikoki sinatuta aurkeztuko dira.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ematen diren datu pertsonalak bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

    Arduraduna: Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.

    Helburua: Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko laguntzak kudeatzea.

    Legitimazioa: beharrezko tratamendua interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea) egindako misio bat betetzeko.

    Hartzaileak: datu pertsonalak arlo horretan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie.

    Eskubideak: datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren eskubideak ere.

    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/rgpd/1024309

    Honako hauek betetzeko:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

    3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, eskabidea Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzan sartu eta sei hilabeteko epean ebazpenik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunek eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsitzat jo ahal izango dute. Isiltasunak ez du administrazioa salbuesten dagokion prozedura esanbidez ebaztetik, eta isiltasunaren aurreko legitimazioa gertatzen da administrazio-errekurtsoa jarri ahal izateko.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Deialdi honen xede diren dirulaguntzak honako hauei lotuta daude: 110/2014 Dekretua, ekainaren 17koa, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan bildutako erregulazioa.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

    Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

    MÓNICA HERNANDO PORRES.

    (Ikus .PDF)