Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko maiatzaren 2koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2152
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/02
- Argitaratze-data: 2023/05/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
2023ko martxoaren 31n argitaratu zen EHAAn 2023ko martxoaren 22ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Amerikako Estatu Batuetako Los Angeleseko Ucla Unibertsitaterako irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.
Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta,
Lehenengoa. Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.
Kideak:
Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, edo ordezkoa.
Estibaliz Amorrortu Gómez andrea, edo ordezkoa.
Unai Lauzirika Amias jauna, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2023ko maiatzaren 2a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.