Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 29koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2604
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/29
  • Argitaratze-data: 2023/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretuko 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraiki, Administrazio Kontseiluan 2023ko maiatzaren 26ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

2023ko maiatzaren 26ko Administrazio Kontseiluaren erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, eta aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren arabera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean eragina izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 29an.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik