Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2023. urterako «Kultura Ondarea» sarira aurkeztutako eskaeren Balorazio Batzordeko kideen izendapena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2566
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/25
  • Argitaratze-data: 2023/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 11ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baita 2023. urterako «Kultura Ondarea» saria.

Kontuan hartu da agindu horren 11. artikuluan xedatutakoa, hau da, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela, honako kide hauekin:

Kultura Ondarearen zuzendaria. Batzordeburua izango da, eta boto-berdinketak bere kalitate-botoaz ebatziko ditu.

Bokalak:

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria. Ordezkoa: Hezkuntza Berriztatzeko teknikaria.

EITBko zuzendari nagusia. Ordezkoa: EITBko Komunikazio Arloko teknikari arduraduna.

Gaian itzal handia duten bi aditu, Kultura Ondarearen zuzendariak hautatuak.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena: kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea, eratzeko eta erabakiak hartzeko prozedurak eta arauak errespetatzen direla bermatzea, eta Balorazio Batzordearen akta egitea.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Honako kide hauek izango ditu Balorazio Batzordeak:

Batzordeburua:

Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

Jasone Aldekoa Arana, Hezkuntza Saileko aholkularia.

Luis Manuel Martin, EITBko Promozio eta Irudi burua.

Ainara Larrondo Ureta, kazetaria, EHUko irakaslea.

Agustín Azkarate Garai-Olaun, EHUko katedraduna.

Aizpea Esnal Eizmendi, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.