Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2022-2023 ikasturterako bekak, laguntzak eta ikasketa-sorospenak finantzatzeko diru-kopuruak handitu direla argitara ematen duena (2022ko ekainaren 14ko Agindua, uztailaren 15eko EHAA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 107
- Hurrenkera-zk.: 2679
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/25
- Argitaratze-data: 2023/06/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Agindu horrek, 2. artikuluan, ezartzen du deialdiaren guztizko zenbatekoa 62.500.000 eurokoa dela, eta, behar izanez gero, handitu ahal izango dela, ebazteko dauden eta emateko proposamena duten eskaeren zenbatekoa kontuan hartuta, horiek ebatzi aurretik. Halaber, egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango dela jasotzen da.
Ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2023-01-12ko EHAA), 2022ko ekainaren 14ko Agindua aldatu zen, eta hasierako kredituari 8.056.823 euroko zenbateko gehigarria esleitu zitzaion, 70.556.823 euroko kreditua guztira.
Emateko proposamena duten eta ebazteke dauden eskabideen zenbatekoa ikusita, beharrezkoa da deialdiaren zenbatekoa handitzea, eta 2022ko ekinaren 14ko Aginduaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau
2022-2023 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko bekak, laguntzak eta ikasketa-sorospenak finantzatzeko diru-kopuruak 2.000.000,00 eurotan handitu direla argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2022ko ekainaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duena 2022-2023 ikasturterako.
- Ikus: EBAZPENA, 2021eko abenduaren 22koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bitartez zehaztutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten baita. Aipatutako finkak instalazio honen eraginpean daude: 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linea, «Oion-Casablanca» 13,2 kV-ko aireko linearen 103. euskarria eta «Laguardia-Bilar» 13,2 kV-ko aireko linearen 560. euskarria lotzeko, Lantziegoko udalerrian (Araba).