Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 18koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, eskabideak eta gainerako dokumentuak aurkezteko epeak eta oposizio-faseko proben datak zehazten dituena, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta horietara iristeko egonkortzeko lehiaketa-oposizioan eta ohiko lehiaketa-oposizioan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2528
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/18
  • Argitaratze-data: 2023/05/30

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen, lehiaketa-oposizio bidez aldi baterako enplegua egonkortzeko eta oposizio-lehiaketa arruntaren bidez aipatutako kidegoetan sartzeko eta horietara iristeko.

Agindu horren 3.5., 6., 7. eta 8. oinarrietan aurreikusitakoa betez, honako hau

  1. Eskabideak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkezteko eta tasa ordaintzeko epea.

    Eskabideak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkezteko nahiz tasa ordaintzeko epea 2023ko ekainaren 12tik uztailaren 7ra bitartekoa izango da.

    Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko da.

    Ordaindu beharreko tasa 19,78 eurokoa da.

    Epe horretan bertan, desgaitasun-maila kalifikatzeko organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztuko da, probak egiteko egokitzapena eskatuz gero.

  2. Unitate didaktikoa / ikaskuntza-egoera entregatzeko epea (egonkortzeko lehiaketa-oposizioa librea eta desgaitasuna).

    2023ko irailaren 18tik 29ra aurkeztuko da, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 6. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, eta honen bidez:

    https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) - «Eremu pertsonala» - «Izapideak langileen sailarekin» - «Administrazio-izapideak» - «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa» - «Norberari egokitutako kontsultak eta UD/IEren entrega».

  3. Programazio didaktikoa entregatzeko epea (ohiko lehiaketa-oposizio - librea eta desgaitasuna).

    2023ko irailaren 18tik 29ra aurkeztuko da, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 7. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, eta honen bidez:

    https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) - «Eremu pertsonala» - «Izapideak langileen sailarekin» - «Administrazio-izapideak» - «EPE 2022. Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa» - «Norberari egokitutako kontsultak eta PDren entrega».

  4. Oposizio-faseko probak egiteko datak.

  1. Gai bat idatziz garatzea eta proba praktikoa (proba praktikoa egin behar denean eta proba idatziz egiten denean).

    Maisu-maistren kidegoa. Egonkortzeko oposizio-lehiaketa eta Ohiko lehiaketa-oposizioa (librea eta desgaitasuna).

    Bilbao Exhibition Centre (BEC) Barakaldon (Bizkaia) egingo da, 2023ko urriaren 21 eta 22ko asteburuan.

    BECen egun zehatza, ordua eta pabiloia 2023ko irailean argitaratuko dira, Hezkuntza Sailaren webgunean.

    Bigarren Hezkuntzako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa. Egonkortzeko oposizio-lehiaketa eta ohiko oposizio-lehiaketa (librea, desgaitasuna eta goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedura).

    Bilbao Exhibition Centre (BEC) Barakaldon (Bizkaia) egingo da, 2023ko urriaren 28 eta 29ko asteburuan.

    BECen egun zehatza, ordua eta pabiloia 2023ko irailean argitaratuko dira, Hezkuntza Sailaren webgunean.

  2. Trebetasun instrumental edo teknikoen erakustaldi praktiko bat eskatzen dutelako idatziz egiten ez diren proba praktikoak 2023ko urriaren 29tik aurrera egingo dira, dagokion epaimahaiak aurrez hitzordua emanda.

  3. Ahozko proba.

    Idatzizko probak egin ondoren egingo da, epaimahaiak aurrez hitzordua emanda, eta egonkortzeko oposizio-lehiaketako parte-hartzaileekin hasiko da; prozesu honetako pertsona guztiei deituko zaie, proba bakarra delako, baztertzaileak izango ez diren bi zatitan egituratuta.

  1. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 18a.

    Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

    BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.