Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko maiatzaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2455
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/16
- Argitaratze-data: 2023/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2023ko urtarrilaren 13an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2023. urtean kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da.
Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza eta onuradun guztiak, baita ezeztatutakoak ere, argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)