Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko maiatzaren 12ko Ebazpena, Ertzaintzako lanpostuak izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketa sistemen bidez betetzeko prozeduran emana (C247, C248 eta C249).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2497
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/15
  • Argitaratze-data: 2023/05/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkiguten eskumenak baliatuz, honako hau

Argitara ematea 2023ko maiatzaren 12an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 12ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, aldeko txosten medikorik lortu ez duten langileak baztertzea erabaki zen, eta Course-Navette testa egiteko deia egin zen, Ertzaintzako lanpostuak izendapen askearen (C247) eta berariazko merezimendu lehiaketa (C248 eta C249) sistemen bidez betetzeko prozeduran.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.