Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 12koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen den «Zumaiako San Migel tuneletik gertu dagoen kolektorea eraikitzeko proiektua».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2504
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/12
  • Argitaratze-data: 2023/05/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gaur egun, Euskotrenen Bilbo-Donostia trenbidearen 79+400 KPan, tuneletik irtetean, bi ezponda malkartsuren artean sartuta dago trenbidea. Ezponda horietan behera inguruetako ura jaisten da, eta ur asko pilatzen da eremu horretan.

Horrez gain, ezkerreko ezponda higatuta dago, eta lur jausiak gertatzen dira, lehen aipatu bezala.

ETSren helburua da Zumaiako San Migel tunelaren inguruetan trenbide plataformaren egoera hobetzea.

Gaur egun, luizi bat dago Euskotrenen Bilbo-Donostia trenbidearen ezkerreko ezpondan.

Proiektu honetan aurreikusitako esku hartzeak San Migel tunelaren irteeran egingo dira, BilboDonostia trenbidea Zumaiatik igarotzen den lekuan, 79+387 KPan. Hona hemen jarduketak laburbilduta:

Euri uraren kolektorea diseinatzea.

Inguru horretan ezponda egonkortzea.

Euri uraren kolektorea birjarriko da, lehendik dagoenak ez duelako behar besteko edukierarik trenbide plataforman jasotako euria husteko; euri asko egiten duenean, urpean gelditzen da plataforma. Birjartze lan horietan, drainatze obraren sekzioa handituko da, husteko ahalmena handitzeko, eta irteera kota berrira egokituko da kolektorea, datozen hilabeteetan trenbidea berritzeko egingo diren obren ondorioz aldatu egingo baita kota hori.

Kolektore berriak 85 metro inguruko luzera izango du, eta zanga zulatu eta eskoratuko da hura jartzeko. Kolektorearen zatirik handiena bide asfaltatu baten azpitik joango da. Trazaduraren gainerako zatian sastrakak eta belardiak daude, ahoan eta hasieran.

Halaber, trenbide plataformaren ezkerraldean dagoen ezponda konpontzea aurreikusten da, San Migel tunelaren irteeran, Donostiarako noranzkoan; izan ere, lurra jausten da bertan. Horretarako, lur jausiei eusteko neurriak hartuko dira.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua ehun eta hogeita hamaika mila berrehun eta hiru euro eta hogeita bederatzi zentimokoa (131.203,29) da. Horrek esan nahi du lizitaziorako oinarrizko aurrekontua ehun eta laurogeita zortzi mila bederatziehun eta hemeretzi euro eta hirurogeita bi zentimokoa (188.919,62) dela, BEZ barne, eta administrazioak horren berri izateko aurrekontua: ehun eta hirurogeita lau mila hirurehun eta hogeita bederatzi euro eta laurogeita hamabi zentimokoa (164.329,92), BEZik gabe.

Obrak egiteko bi hilabete eta erdiko (2,5) epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du Gobernu Kontseiluari erreserbatuta ez dauden trenbide sareko proiektuak egiteko eta onartzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

Lehenengoa. «Zumaiako San Migel tuneletik gertu dagoen kolektorea eraikitzeko proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZ barne, ehun eta laurogeita zortzi mila bederatziehun eta hemeretzi euro eta hirurogeita bi zentimokoa (188.919,62) da, eta obrak egiteko epea bi hilabete eta erdikoa (2,5) izango dela aurreikusi da.

Bigarrena. Eraikuntza proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko maiatzaren 12an.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.