Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko maiatzaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen deialdian aurreikusitako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2451
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/11
- Argitaratze-data: 2023/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, 2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntza-deialdiak 7.8 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2022ko ekainaren 9an egindako bilkuran.
Hori dela-eta, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,
JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.
(Ikus .PDF)