Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteek edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdia 2023. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2326
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/10
  • Argitaratze-data: 2023/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aginpide publikoak memoria historikoa ezagutarazteaz eta iraunarazteaz arduratu behar dira, memoria historikoa ondare kolektiboa baita, eskubide eta askatasun demokratikoen alde egindako borrokaren erakusgarri. Helburu horretarako, erakundeek behar diren ekimenak bideratu beharko dituzte, aintzat hartuak eta birgaituak izan daitezen Gerra Zibilean eta Frankoren diktaduran gertaturiko bidegabekeriak eta laidoak pairatu zituzten pertsonak: balio demokratikoak defendatzeko borrokatu zirenak eta gatazkan bizia galdu zutenak, askatasuna galdu zutenak eta, azken batean, aldi historiko horretan erbesteratzearen bidegabekeria pairatu zutenak.

Azaroaren 27ko 4/2014 Legeak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoak, erakunde horri esleitzen dizkion helburuen artean dago, besteak beste, euskal gizartearen askatasunaren aldeko borrokaren, giza eskubideen bermearen eta bizikidetza demokratikoaren oroimenean funtsezkoak diren balio etikoei eta printzipio demokratikoei buruzko politika publikoa diseinatzen, sustatzen, garatzen eta gauzatzen parte hartzea.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak memoria berreskuratzeko eta iraunarazteko politika publikoa gauzatu nahi du, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez, eta, horrenbestez, balio eta printzipio demokratikoak berreskuratu, haietan oinarritzen baita gaur egungo gizartearen bizikidetza. Helburu nagusia da Gerra Zibilaren biktima guztiak eta haren ondorengo diktaduraren errepresio politiko, sozial eta kulturalari aurre egin zioten pertsona guztiak ohoratzea eta oroitzea betiko. Eta haiekin batera, haien familiak.

Ebazpen honetako dirulaguntzak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia; eta 15/2022 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Bestalde, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Dirulaguntzen 2021-2024 Plan Estrategikoa dauka martxan, zuzendariaren 2023ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez eguneratua. Horren barruan, diruz lagundu daitezkeen adarretako bat da, hain zuzen ere, deialdi hau. Zehazki, «Memoria historikoaren arloko dirulaguntzen deialdia» izeneko 7. dirulaguntza-lerroa da, Institutuaren antzeko helburuak dituzten erakunde eta entitate publiko eta pribatuen baterako lana sustatzeko helburu estrategikoaren barruan sartua, memoria integratuaren politika publikoa koordinatzeko.

Era berean, azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bitartez onartutako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko estatutuen 11.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Institutuko zuzendariari dagokio laguntzak eta dirulaguntzak erregulatzea, deitzea eta esleitzea.

Hori dela eta, honako hau

Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldiko memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren alde egindako lana berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak diruz laguntzeko 2023ko laguntza-deialdia egitea.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuak 2023ko ekitaldian garatu beharko dira, eta, betiere, abenduaren 31n amaituta egon beharko dute.

  1. Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, 1. artikuluari jarraikiz, eta honako jarduera hauetako bat edo gehiago biltzen badituzte, betiere:

    1. Gerra zibilaren eta diktaduraren errepresioarekin, erbestearekin, eta balio demokratikoen errealitate eta egoerarekin loturiko gertaerak eta prozesuak berritzera bideraturiko ikerketa-jarduerak. Jatorrizko ikerketak izan behar dute. Ezin dute memoriaren institutu honek jada egindako ikerketen berdinak, errepikapenak edo berregiteak izan.

    2. Errepresioarekin, erresistentziarekin eta gizarte demokratikoa eraikitzearekin zerikusia duten pertsonak eta gertakizunak oroitzeko edo omentzeko jarduerak.

    3. Eskatzaileek aipatutako gaiarekin lotuta antolatzen dituzten zabalkunde-jarduerak. Zehazki, honako jarduera hauek lagundu ahal izango dira diruz:

      Jardunaldiak edo mintegiak.

      Aldi baterako erakusketak.

      Liburuxkak argitaratzea. Deialdi honetan araututako dirulaguntzen ondorioetarako, liburuxkatzat hartuko da lau orrialde baino gehiago eta berrogeita hamar orrialde baino gutxiago dituen inprimaki ez-periodikoa.

      Webguneetarako eta irratietarako dibulgaziozko edukia sortzea.

  2. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira memoria historikoa berreskuratzeko xedea ez duten proiektuak, bai eta 3.1 artikuluan zehaztu gabeko jarduerak xede dituztenak ere.

    Berariaz kanpo geratzen dira sariak emate hutsean dautzan proiektuak, bai eta memoria historikoa hezkuntzaren eremuan soilik zabaltzeko proiektuak ere. Kanpo geratzen dira, halaber, editatzeko eta/edo maketatzeko azken fasean dauden liburuak, bai eta muntatzeko eta/edo postprodukzioko azken fasean dauden dokumentalak ere.

  1. Ebazpen honetako dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta dauden legez eratutako pertsona juridiko pribatu eta irabazi-asmorik gabekoek eska ditzakete, haien estatutu sozialen arabera, memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea badute helburu.

  2. Erakunde eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

  3. Erakunde eskatzaileek egunean izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

  4. Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 apartatuetan aurreikusitako gorabeheraren batean dauden erakundeak.

    Halaber, ezingo dira laguntza hauen onuradun izan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten jarduerak egiten dituzten erakundeak, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisikoak eta juridikoak ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, hori guztia Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

  5. Artikulu honetan aipatutako baldintzak bete beharko dira dirulaguntzen prozesu osoan zehar, eta prozesu hori jasotako laguntzak eta deialdi honetan aurreikusitako gainerako betebeharrak justifikatu ondoren amaituko da.

  1. Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, eta, horretarako, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

    1. Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso dituela jakinarazteko, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

    2. Erakunde eskatzaileak, eskabidea egiteko unean, egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak (13.2 g artikulua). Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).

    3. Erakunde eskatzaileak dirulaguntza eskatzea erabaki duela eta dirulaguntzak estaltzen ez duen zatia finantzatzeko konpromisoa hartzen duela.

    4. Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen duela bere betebeharrak betetzen jarraitzeko dirulaguntzen prozedurak irauten duen bitartean, eskaera egiten denetik justifikazioa egiten den arte.

    5. Erakunde eskatzaileak ez duela administrazio- edo zigor-zehapenik, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, edo ez duela laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik.

    6. Erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.

      Halaber, erakunde eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

  1. Deialdi honetara ehun eta hamabi mila eta bostehun (112.500,00) euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2023ko ekitaldirako aurreikusitako partidaren kargura.

  2. Dirulaguntzaren zenbatekoa erakunde eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera finkatuko da, kontuan hartuta proiektuaren xederako zuzenean bideratutako aurrekontua eta oinarri hauetan definitutako dirulaguntzen balioespen- eta kuantifikazio-irizpideak. Nolanahi ere, gehienez ere hamar mila (10.000) euroko dirulaguntza eman ahal izango da proiektu bakoitzeko, eta onuradun bakoitzak gehienez hogei mila (20.000,00) euro jasoko ditu.

  3. Laguntzek bete beharko dute Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013-12-24koa). Laguntza hauek minimis motako laguntzatzat jotzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako laguntzaren guztizkoak ez du gaindituko 200.000 euroko kopurua, aurreko bi ekitaldi fiskaletakoa eta aurtengoa batuta. Ulertzen da muga horretatik beherako dirulaguntzek ez diotela eragiten merkataritzari edo ez dutela lehiakortasuna faltsutzen, eta, horren ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

    Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, dirulaguntza eskatzen duen erakundeak aitortu egin beharko ditu ekitaldi fiskal honetan jaso ditzakeen beste laguntza batzuk eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotakoak.

  4. Deialdi honetan azaltzen diren dirulaguntzak beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede berberarekin ematen dituen beste batzuekin bateratu daitezke, betiere gainfinantzaketarik ez badago. Halakorik gertatuz gero, dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

  1. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie dirulaguntza, baldin eta aurkeztutako proiektuek deialdi honen 14.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen badute (40 puntu). Deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditu osoa hainbanatu egingo da proiektuon artean, 14. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideak aplikatuta lortzen duten puntuazioaren arabera. Hori guztia azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.6 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

  2. Ematen diren dirulaguntzek ez dute gaindituko eskatutako zenbatekoa, ez eta proiektu bakoitzeko 6.2 artikuluan ezarritako gehieneko zenbatekoak ere. Hau da, hamar mila (10.000) euro proiektuko. Inola ere ez dute gaindituko deialdi honen 6.2 artikuluan onuradun bakoitzeko ezarritako gehieneko zenbatekoa, hau da, hogei mila (20.000,00) euroko zenbatekoa.

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak badira, betiere 2023. urtean egiten badira, eta justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaintzen badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluari jarraituz.

    Zehatza ez bada ere, diruz lagundu daitezkeen eta ezin daitezkeen gastuen zerrenda hau ezartzen da:

    Honako hauek hartuko dira ikerketa-jarduketetarako diruz lagundu daitezkeen gastutzat:

    Langileenak, ikerketa-proiektua garatzeko formalizatutako lan-kontratua badute, indarrean dagoen lan-legeriaren arabera egina.

    Bidaien eta dieten gastuak; gehienez ere aurrekontu osoaren % 10eko zenbatekoa.

    Proiektua egiteko beharrezkoak diren material inbentariagarri eta bibliografikoa erosteko edo alokatzeko gastuak.

    Honako hauek hartuko dira oroitzeko edo omentzeko jarduketetarako diruz lagundu daitezkeen gastutzat:

    Proiektua garatzeko izendatutako langileen gastuak, indarrean dagoen lan-legediaren arabera formalizatutako lan-kontratua badute.

    Ekitaldia egingo den lekua errentan hartzearen kostuak.

    Ekipamendu teknikoa, soinu-, proiekzio-, dekorazio-, argazki- eta bideo-ekipamendua.

    Hizlarien eta gonbidatu berezien dieta-, garraio- eta ostatu-gastuak.

    Itzultzaileak, behar izanez gero.

    Pleita-, garraio-, muntaketa- eta desmuntaketa-zerbitzuak.

    Zabalkunde-jarduketetarako diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira:

    Liburuxkak argitaratzeko: liburuxkak argitaratzearekin zuzenean lotutako gastu guztiak, hala nola diseinu, maketazio, jatorrizkoaren eta proben zuzenketa, edizioaren koordinazio, inprimaketa eta azaleztatzearekin lotutakoak.

    Aldi baterako erakusketak antolatzeko: erakusketa diseinatu eta ekoizteko gastuak, erakutsi beharreko materialaren garraio-gastuak eta erakusketa muntatzeko ezinbestekoa den beste edozein gastu.

    Web orrietarako eta ikus-entzunezko beste euskarri batzuetarako dibulgazio-edukia sortzeko: diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira dibulgazio-edukia sortzearekin zuzenean lotutako gastu guztiak. Ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko webgunea diseinatzeko eta/edo mantentzeko gastuak.

    Jarduketa guztien kasuan, diruz laguntzeko modukoak dira gastu orokorrak (bulegoaren alokairua, administrazioko langileak, mezularitza, bulegoko materiala); gehienez ere Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak finantzatuko lituzkeen partida zehatzen % 15.

    Honako hauek ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko inolako jarduketatan:

    Senidetasunezko otorduak edo agapeak.

    Erakundearen egitura finkoko langileen nominak.

    Lokalak eta eraikinak erostea.

    Luxuzko gastuak.

    Banku-kontuetako interes zordunak.

    Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

    Prozedura judizialetako gastuak.

    Zeharkako kostuak eta zergak, onuradunek berreskuratu edo konpentsatu ditzaketenean, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

    Egile-eskubideak eskuratzeko inbertsio ukiezinak.

    Administrazioak egiaztatutako merkatu-balioa gainditzen duten gastuen kasuan, balio horretatik gorako zenbatekoa.

    Finantza-gastuak, aholkularitza juridikoko edo finantzarioko gastuak, notario- edo erregistro-gastuak, eta peritu-gastuak.

    Ez dira diruz lagunduko zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko Dekretua hirugarren aldiz aldatzeko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoa gainditzen duten langileen dietekin eta lokomozioarekin lotutako zenbatekoak. Hau da, kilometroko 0,29 euro ordainduko dira, eta mantenurako dietako 42 euro, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.

  2. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan oinarri honen arabera diruz lagundu ezin diren gastuak jasotzen badira, edo, diruz laguntzeko modukoak badira ere, ezarritako muga gainditzen badute, edo argi eta garbi gehiegizkoak badira merkatuko-balioa aintzat hartuz, kendu edo zuzendu egingo dira, diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontua finkatzeko; eta, hain zuzen ere, hori izango da dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa zehazteko oinarria.

  1. Prozedura honen izapide guztiak kontsultatzeko, eskatzeko eta egiteko, bide elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek.

  2. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1043608

  3. Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https:///www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

  5. Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan sartuta.

  1. Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak barnean dituela, inprimakian egin beharko da, zeina euskadi.eus egoitza elektronikoan baitago eskuragarri. Deialdi honi eskabide-eredua erantsi zaio, I. eranskin gisa.

  2. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Erakunde eskatzailearen datuak.

    2. Proiektuaren memoria xehatua. Gutxienez honako alderdi hauek barne hartu beharko ditu:

      Proiektuaren helburuak.

      Erabiliko den metodologia eta prozesuaren kronograma.

      Erakunde eskatzailearen esperientzia eta prestakuntza. Erakundeak antzeko proiektuak gauzatzen duen esperientzia zehaztu beharko da, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jarduketetan duen esperientzia ere.

      Herritarrekiko harremana. Hartzaileen kopurua, herritarrek parte hartzeko aurreikusitako mekanismoak, proiektuaren dibulgazio-ahalmena eta herritarrengan eragina izateko aukera zehaztu beharko dira. Halaber, proiektua zabaltzeko zein elkarterekin eta/edo udalekin lankidetzan aritzea aurreikusten den adierazi beharko da.

      Genero-ikuspegia eta hizkuntza ofizialen erabilera-planteamendua.

      Alderdi berritzaileak.

      Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak ba al duen berdintasunaren arloko prestakuntza eta/edo ibilbidea duen pertsonarik eta gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua den erakunde eskatzailearen egituran. Halaber, boluntario gisa jardungo duten pertsonen kopurua adierazi beharko da, hau da, proiektuan inolako ordainsaririk jaso gabe lagunduko dutenena.

    3. Proiektua gauzatzeak ekarriko duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatuta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari diruz laguntzeko moduko zer partida finantzatzeko eskatzen zaion adierazita, bai eta proiektua finantzatzeko zer beste iturri dauden ere, halakorik balego.

    4. Erakundearen estatutuen kopia bat.

    5. Dirulaguntzaren eskatzaileak ekitaldi fiskal horretan edo aurreko bi ekitaldi fiskaletan beste minimis laguntzarik jaso ote duen adierazi beharko du, minimis laguntza honekin Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez dela egiaztatzeko. Minimis laguntzei buruzko adierazpena, nahitaez, deialdi honen II. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko da.

    6. Zerga-betebeharrak egunean izatearen egiaztagiria eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri positiboa, organo kudeatzaileak egiaztapena zuzenean lortzearen aurka egonez gero bakarrik.

    7. Eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako baldintzak betetzen ez direla adierazten duena.

  3. Era berean, proiektuak balorazio hobea lor dezan, erakunde eskatzaileek egoki irizten dioten dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da.

  4. Dagoeneko eginda dauden proiektuen kasuan, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak ere aurkeztu beharko dira.

  5. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak espedientea osatzeko behar dituen agiri eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta, era berean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko egin beharreko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

Erakunde eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzak ikusten badu dokumentazio hori osatugabea dela edo daturen bat falta duela, erakundeei 10 eguneko gehieneko epea emango die antzemandako akatsak zuzentzeko, eta adieraziko die zuzentzen ez badituzte eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin.

  1. Hauek izango dira epaimahai kalifikatzaileko kideak:

    Epaimahaiburua:

    Ainhoa Zugasti Bilbao andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

    Bokalak:

    Amaia Goenaga Sánchez andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.

    Roberto Palacios Martínez jauna, Memoriaren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.

    Ruth Cancelo García andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko prentsako teknikaria.

    Idazkaria:

    Nerea Soriano Aneas andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Aholkularitza Juridikoko teknikaria. Bileretan parte hartuko du, hitzarekin baina botorik gabe.

  2. Bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direla bileren deialdietan, gai-zerrendetan, bileretan, aktetan eta epaimahai kalifikatzaileak egiten dituen gainerako idazkietan.

  1. Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

    Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 35 puntu, gehienez.

    Proiektua zein mailatan egokitzen den deialdiaren xedera. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. 15 puntu, gehienez.

    Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. 10 puntu, gehienez.

    Aztertutako gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematen duen tratamendua. 10 puntu, gehienez.

    Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak, bai eta ikuspegi kualitatiboa barne hartzen duten proiektuak ere.

    Ikerketa-jarduketetan baloratuko diren alderdi berritzaileak honako hauek izango dira, adibidez:

    Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegia.

    Gutxiago landu den denbora-tarte kronologikoa edo eremu geografikoa.

    Orain arte jorratu ez diren gaiak, orain arte lekukotzarik jaso ez zaien edo hainbesteko tokia eman ez zaien kolektiboen lekukotzak barne hartzea, eta abar.

    Proiektuaren kalitate tekniko eta ekonomikoa. 30 puntu, gehienez.

    Erakunde eskatzailea. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileek proposatu dutenaren antzeko proiektuak gauzatzen duten esperientzia eta gaitasuna baloratuko dira, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jarduketetan duten esperientzia ere.

    Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa. 10 puntu, gehienez.

    Erakunde eskatzaileak proiektua garatzeko jarriko dituen baliabide pertsonalak eta materialak. 5 puntu, gehienez.

    Eskatzaileak egin beharreko proiekturako baliabide material egokiak dauzkala dokumentu bidez egiaztatzea baloratuko da, bai eta proiekturako giza baliabide egokiak dauzkala ere.

    Proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa. 5 puntu, gehienez. Aurrekontua proposatutako jarduera garatzeko egokia den baloratuko da, banakapen xehatuaren bidez, zeina gastuen eta diru-sarreren kontzeptuen zerrenda xehatu eta argi batean oinarrituko den.

    Beste finantzaketa-iturri batzuk. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileak zer baliabide ekonomiko jarriko dituen baloratuko da; propioak edo beste laguntza posible batzuetatik etorriak izan daitezke.

    Elkarteen eta udalen arteko lankidetza. Beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako jardueren garapenean izandako esperientzia baloratuko da. 5 puntu, gehienez.

    Proiektua zabaltzeko hartu diren neurriak ahalik eta hartzaile gehienengana iristeko. 5 puntu, gehienez.

    Helburuen lorpena eta gastuaren eraginkortasuna ebaluatzeko kontrol-mekanismoak; puntuazio handiagoa emango zaie ebaluazio-tresnak eta -uneak behar bezala deskribatzen dituzten proiektuei deskribapen orokorragoak eta ez hain espezifikoak dituzten proiektuei baino. 5 puntu, gehienez.

    Zeharkako politikak. 20 puntu, gehienez.

    Euskararen erabilera proiektuan, eta euskarazko materialak edo material elebidunak sortzea. 10 puntu, gehienez.

    Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. 10 puntu, gehienez.

    Horretarako, aurkeztutako proiektuetan genero-ikuspegia nola jasotzen den baloratuko da. Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, bai eta proiektuan jardungo duten langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza duten ere.

    Guztira, 100 puntu emango dira gehienez.

  2. Dirulaguntza esleitzeko, eskabideak 40 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

    Eskatzaile bakoitzak zenbateko dirulaguntza jasoko duen zehazteko, eskatutako baldintzak bete eta eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten eskabideek lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditu osoa horien artean hainbanatuko da, deialdi honen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Epaimahai kalifikatzaileak laguntzak emateko proposamena egingo du, proposamen horretan erakunde onuradunen lehentasun-ordena ezarriz, eta emandako laguntzen zenbatekoa zehaztuko du. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eta 40 puntuko gutxieneko puntuazioa lortzen duten eskatzaile guztiei emango zaie dirulaguntza. Deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditu osoa horien artean hainbanatuko da, 14. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideak aplikatuta lortzen duten puntuazioaren arabera. Nolanahi ere, gehienez eskatutako zenbatekoa emango zaie eta deialdi honetako 6.2 artikuluan proiektuko eta onuradun bakoitzeko finkatutako gehieneko zenbatekoak.

  2. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusirik, dirulaguntzak esleitzeko prozedura ebatziko du. Ebazpenean laguntzen zenbatekoa jaso beharko da. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

  3. Ebazpen hori sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

  4. Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, eskabideak ezetsi direla ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24.2 artikuluan ezarritakoaren ondoreetarako. Edonola ere, ez da eragotziko Administrazioak berariaz ebazteko duen betebeharra.

  5. Publikotasun-printzipioa betetzeko, eta prozeduraren ebazpena banaka jakinaraztea eragotzi gabe, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren ebazpenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean emandako dirulaguntzak jaso dituzten erakundeen zerrenda, zenbatekoak ere adierazita.

  6. Onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzea baldintzapean dago; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-fasean dagoen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaitzearen baldintzapean.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzari dagokio ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea.

  1. Erakunde onuradunek onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza. Horretarako, laguntza onartutzat joko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik 10 eguneko epean erakunde onuradunak idatziz uko egiten ez badio. Dirulaguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arau guztiak betetzea, bai eta beste hauek ere: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, edo hura ordezkatzen duen araua; eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua. Berekin dakar, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoa onartzea, aplikagarriak diren agindu guztietan.

  2. Erakunde onuradunek bermatu beharko dute diruz lagunduko diren proiektuek eta horiek bultzatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek zorrotz errespetatuko dituztela 1948ko Adierazpen Unibertsalean jasotako giza eskubide guztiak, bai eta 1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean eta 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean jasotakoak ere.

  3. Erakunde onuradunek berariaz bete beharko dituzte onuradunen oinarrizko betebeharrak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak. Halaber, dirulaguntzaren onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 50. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

  4. Erakunde eta pertsona onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

    Deialdi honetako organo kudeatzaileak behar beste aldiz eta automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adierazten duen dokumentazioa, interesdunek berariaz baimena ukatzen ez badute behintzat. Azken kasu horretan, aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  5. Erakunde eskatzaileek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte.

  6. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak informaziorik eskatuz gero, erakunde onuradunek eman egin beharko diete.

  7. Erakunde onuradunek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte zabalkunde-jardueretan eta diruz lagundutako proiektuetatik sortutako argitalpenetan.

  8. Diruz lagundutako proiektuetatik sortutako zabalkunde-jardueretan eta argitaratzen diren materialetan, erakunde onuradunek sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabiliko dituzte.

  9. Erakunde onuradunek dirulaguntza jaso duten programa, jarduera, inbertsio edo edozein motatako jarduketen finantzaketa publikoaren publizitate egokia egin beharko dute. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Gogora institutuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusgarritasun-baldintza beretan.

  1. Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

    1. Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, ez bada berariaz uko egiten.

    2. Bigarren ordainketan, 2024an, emandako dirulaguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.

  2. Emandako dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo aipatutako Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, izapideak elektronikoki egitera behartuta dauden pertsonek elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak/

  1. Dirulaguntzaren onuradun suertatzen den erakundeak 2024ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko ditu Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan emandako dirulaguntzaren erabilera justifikatzen duten agiri hauek:

    1. Gauzatutako proiektuaren memoria xehea, pertsona onuradunak sexuaren arabera bereizita aipatuz eta genero-ikuspegia nola txeratu den azalduz.

      Ikerketa-jarduketen kasuan, egindako proiektuaren memoria xehatuak, gainera, honako informazio hau jasoko du:

      Ikerketa-prozesuaren xehetasunak.

      Artxibategietarako joan-etorriei buruzko datuak.

      Kontsultatutako artxibo- eta bibliografia-funtsen xehetasuna.

      Elkarrizketak edo jasotako lekukotzak, data, ordua eta tokia zehaztuta.

      Ikerketaren ondorio partzialak edo azken ondorioak.

      Ikerketa-prozesuan bildutako dokumentuen kopia.

      Ikerketa amaituta badago, ikerketaren azken testuaren kopia bat aurkeztu beharko da.

      Oroitzapenezko eta zabalkundeko ekintzen kasuan, bertaratuen kopurua eta iraupena adieraziko dira. Liburuxkak argitaratzean oinarritutako zabalkunde-ekintzen kasuan, inprimatutako aleen kopurua adieraziko da, edo, deskargena, Interneten eskuragarri badaude. Webguneetarako dibulgaziozko edukia sortzean oinarritutako zabalkunde-ekintzen kasuan, webgunearen helbidea adieraziko da.

    2. Memoria ekonomikoa: memoria, era berean, honako dokumentu hauetaz osatuta egongo da:

      1. Jarduketaren gastu eta inbertsio guztien zerrenda xehatu eta banakatua. Gastu eta inbertsioek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

        Jarduketa gauzatzeari erantzun behar diote, zalantzarik gabe.

        Eskuratze-kostuak ez du merkatuko balioa gainditu behar.

        Jarduketa egiteko epea amaitu baino lehen eginak izan behar dute (2023ko abenduaren 31 baino lehen).

        Justifikatzeko epea amaitu baino lehen ordaindu behar dira (2024ko martxoaren 31 baino lehen).

        Gastu bakoitzaren kasuan, zenbatekoa, hartzekodunaren eta faktura edo ordainagiriaren identifikazioa, jaulkipen-data eta ordainketa-data adieraziko dira.

      1. Diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda.

        Bai gastuen zerrendan, bai diru-sarrerenean, diru-sarreren guztizkoari dagozkion zenbatekoek bat etorri beharko dute, eta, era berean, guztizkoak jarduketaren kostu osoarekin bat etorri beharko du.

      1. Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak edo horien kopia autentikoa. Bai diruz lagundutako proiektu bakoitzari dagozkion fakturak fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua onetsi eta balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamendua aldarazten duen azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ezartzen dituen eskakizun formalak bete behar dituzte, bai ordainagiriak diruz lagundutako proiektuaren arabera bereizita aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatuta eta zenbakituta.

      1. Soldaten jatorrizko ordainagiriak edo kopia autentikoak, eredu ofizialaren araberakoak, eta, horiekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazioaren buletin ofizialenak, kontratatutako langileen gastuak justifikatzeko, bai eta aldi baterako kolaborazioen gastuen jatorrizko ordainagiriak ere. Horietan, besteak beste, honako datu hauek adierazi behar dira: jasotzailearen datuak, haien Nortasun Agiri Nazionala NAN, ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako PFEZ atxikipena.

    3. Dirulaguntza honen babespean sortzen diren programen, iragarki-kartelen, argazkien eta gainerako material grafiko, idatzizko edo soinuzkoen ale bat.

  2. Administrazioak, beharrezko baderitzo, agiri originalak eska ditzake.

    Justifikazioak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan daude eskura.

  3. Nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

  1. Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jasotzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta deialdi honetan onuradun izateko ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak aldaketarako ebazpena emango du, eta, bertan, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira.

  2. Edozein arrazoi dela-eta diruz lagundutako proiektuak ezin badira eskabidean adierazitako moduan gauzatu, horren berri eman beharko zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari. Hala gertatzen bada eta dirulaguntza emateko ebazpena ezin bada aldatu, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendariak erabakiko du, horretarako hartutako ebazpenaren bidez, emandako zenbatekoa itzuli behar den eta dagokion berandutze-interesa eskatu behar den.

  1. Honako kasu hauetan, baldintzak ez direla bete ulertuko da:

    1. Bere garaian aurkeztutako proiektua ikusita, jasotako dirulaguntza onartutako jarduketarako ez beste zerbaitetarako erabili izana, osoki edo partez.

    2. Hautatutako proiektuan aldaketak egitea, salbu eta, aldaketok funtsezkoak ez izanik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak berariaz baimentzen baditu, eskabide arrazoitu bat jaso ondoren.

    3. Eskabidean, harekin batera aurkeztutako dokumentazioan edo dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioan bildutako datuetako edozein gezurrezkoa izatea.

    4. Justifikazio-betebeharra ez betetzea edo behar bezala ez justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluari jarraituz.

  2. Erakunde onuradunak ez baditu betetzen artikulu honen 1. puntua, laguntza emateko ebazpenean edo deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) VI. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako betebeharrak, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoa itzuli beharko dio, osoki edo partez, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, berandutze-interesarekin batera; horrez gain, dagozkion zehapenak ezarriko zaizkio. Hori guztia, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena) xedatutakoaren arabera.

  3. Honako irizpide hauek ezartzen dira dirulaguntza emateko ezarritako baldintzen balizko ez-betetzeak mailakatzeko, kasu bakoitzean itzuli beharreko ehunekoekin:

    1. Dirulaguntza lortzea, baldintzak faltsutuz edo ezkutatuz. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    2. Eskabidean jasotako helburuak erabat ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    3. . Eskabidean jasotako helburuak partez ez betetzea. Bete ez diren helburuekiko proportzioan.

    4. . Zabalkunderako neurriak ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    5. Justifikatzeko betebeharra ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    6. Egindako justifikazioa ez nahikoa izatea. Behar bezala justifikatu ez den zatiarekiko proportzioan.

    7. Onuradun gisa ezarritako beste baldintza batzuk partez ez betetzea. Bete gabeko baldintzekiko proportzioan.

      Irizpide horiek aplikatuko dira onuradunak itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioari erantzunez.

Ebazpen honen eremuan, herritarrek euskara zein gaztelania erabili ahalko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin dituzten harremanetan, ahoz zein idatzita, eta hizkuntza horretan arreta jasotzeko eskubidea bermatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da dirulaguntzen deialdi honetan. Era berean, aplikagarriak izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.

Bilbao, 2023ko maiatzaren 10a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

  1. Identifikatu

    Lehenik eta behin, zehaztu zure izenean ari zaren (titular gisa) ala beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa. Kasuaren arabera, sartu eskabidean zure datuak: titularrarenak edo ordezkariarenak.

    Izartxo batekin (*) markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

    Nori zuzendua: Organismoa: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

    Organo izapidegilea: Zuzendaritza.

    Eskatzailea:

    Honen izenean ari da: pertsona/entitate interesdun gisa espedientean edo Ordezkaria:

    Identifikazio-dokumentua:

    Zenbakia: *

    Izena: *

    Lehen abizena: *

    Bigarren abizena: *

    Sexua: * Emakumea edo Gizona.

    Pertsona/entitate ordezkatua berria:

    Adi: ordezkatuaren datuek bat etorri behar dute haren identifikazio-dokumentuan ageri direnekin (NAN, AIZ, eta abar).

    Identifikazio-dokumentua: NAN, IFK, AIZ, Pasaportea edo Besteak.

    Ordezkaritza hau eskaera honetarako erabiliko da, eta ez da gordeko Ahalordeen erregistro elektronikoan.

    Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira:

    Espedientea tramitatzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio: (Elkartea / IFK).

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala *

    Elektronikoa: nire karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da.

    Kanal elektronikoaren gaineko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epean. Esandako epea betetzen denean, jakinarazpena ukatu egin duzula ulertuko da, eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

    Abisuak jasotzeko datuak.

    Nire karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzerakoan abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera.

    Posta elektronikoa: *

    Berretsi posta elektronikoa: *

    Telefono mugikorra:

    Komunikazio hizkuntza: *

    Mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu.

    Euskara/Gaztelania.

    Datuak erabiltzeko baimena: nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeekiko harremanetan erabiltzea nahi dut / Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut.

    Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa.

    Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio Memoria Demokratikoaren dirulaguntza.

    Arduraduna: Zuzendaritza. Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

    Helburua: laguntzen eta dirulaguntzen prozedurak fase guztietan kudeatzea, eta Institutuaren helburuen antzekoak dituzten erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, memoria integratuaren politika publiko bat koordinatzeko.

    Legitimazioa:

    Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    Hartzaileak:

    Ogasun publikoa eta zerga administrazioa.

    Gizarte segurantzaren organismoak.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

    Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua (www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124400-capa2-eu.shtml).

    Araudia:

    Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

  2. Datuak bete.

    Sar itzazu atal bakoitzean eskatzen diren datuak.

    Izartxo batekin (*) markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

    Oinarrizko datuak.

    Zein lurralde historiko / probintziatan daude erakunde eskatzailearen datu fiskalak.

    Lurralde historikoa / Probintzia: * Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Beste lurralde bat.

    Proiektuaren datuak.

    Proiektuaren izena: *

    Eskatutako zenbatekoa: *

    Harremanetarako datuak.

    Izena: *

  1. abizena: *

  2. abizena: *

    Harremanetarako telefonoa: *

    Berezko finantziazio-iturriak:

    (Ikus .PDF)

    Eskatutako dirulaguntzak

    Gutxienez erregistro bat sartu behar da jasotzen ari bada helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batetik edo eskatu badu helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta erantzunaren zain badago.

    (Ikus .PDF)

    Minimis dirulaguntzak.

    2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Europako Batzordearen Erregelamendua, Europako Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuko 107 eta 108 artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352 zenb. 2013-12-14).

    Erakunde onuradun honek, aurreko bi ekitaldi fiskaletakoa eta aurtengo batuta, ondorengo minismis-laguntzak jaso ditu erakunde publikoetatatik edo aurrekontu publikoen kontura finantzatutako ente pribatuetatik:

    Gutxienez erregistro 1 sartu behar da Erakunde eskatzaileak «minimis» araubidearen mendeko dirulaguntzak eskatu eta jaso baditu erakunde publiko edo pribatu batengandik edo Erakunde eskatzaileak «minimis» bezala araututako dirulaguntzak eskatu baditu erakunde publiko edo pribatu batengandik ebazteke badaude

    (Ikus .PDF)

    Proiektuaren memoria:

    Programaren datuak:

    Proiektuaren izena: *

    Programaren balizko hartzaileak: *

    Programaren balizko hartzaileen kopurua (sexuaren arabera bereizita):

    Gizonak: *

    Emakumeak: *

    Programaren helburua: *

    Programaren metodologia: *

    Genero-ikuspegiari nola helduko zaio: *

    Egin beharreko jardueren egutegia:

    Gutxienez erregistro bat sartu behar da.

    (Ikus .PDF)

    Giza baliabideak:

    Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko dauzkan giza baliabideak: *

    Baliabide materialak:

    Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko dauzkan baliabide materialak: *

    Proiektuaren egoera:

    Proiektua amaitu den adierazi: Bai/Ez

    Erantzukizunpeko adierazpenak.

    Eskatzaileak aitortzen du:

    Bateragarritasun-adierazpenak:

    Ez du jasotzen helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzarik administrazio publiko edo erakunde pribatuetatik.

    Jasotzen ari da helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batetik (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

    Eskatu du helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta erantzunaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

    Ez dauka dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik. *

    Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako epean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera. *

    Euskadiko erregistroan inskribatuta dago:* Erakundeak/Fundazioak

    Minimis *

    Erakunde eskatzaileak ez du «minimis» araubidearen mendeko dirulaguntzarik jaso aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta aurtengo ekitaldi fiskalean.

    Erakunde eskatzaileak «minimis» araubidearen mendeko dirulaguntzak eskatu eta jaso ditu erakunde publiko edo pribatu batengandik (horri buruzko datuak dagokion. eranskinean zehaztu behar ditu).

    Erakunde eskatzaileak «minimis» bezala araututako dirulaguntzak eskatu ditu erakunde publiko edo pribatu batengandik eta ebazteke daude (horri buruzko datuak dagokion eranskinean zehaztu behar ditu).

    Ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere. *

    Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko dirulaguntza jasotzeko eskubidea aitortzeari edo baliatzeari datxekion aldian konpromisua hartzen, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 25. artikuluarekin eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluarekin bat etorriz, bai eta hori egiaztatzeko ere, dirulaguntza ematen duen organoak eskatzen dion edozein unetan. *

    Deklaratzen dut hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten dudan dokumentazioa ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua). *

    Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

  3. Dokumentuak erantsi.

    Prozeduran eskatzen diren dokumentu motak ikus ditzakezu jarraian. Dokumenturen bat igotzeko, sakatu Erantsi. Mota bereko dokumentu gehiago eransteko, sakatu Gehitu.

    Ofizioz konprobatzea.

    Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean datu hauek:

    Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatea (Euskal Foru Aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia).

    Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia - GSDN).

    Interesdunak, modu arrazoituan, aurka egiten dionean izan ezik. Erabili aurka egiteko eskubidea.

    Eskatutako dokumentu motak.

    Formatuak eta tamainak:

    Baimendutako fitxategi formatua: 7z, aih, ain, avi, bmp, class, csig, css, csv, daf, dbf, dgn, doc, docm, docx, dot, dotm, dotx, dtd, dwf, dwg, dxf, eclipseh, fbn, fbx, fla, flv, fm, gif, gml, gz, hs, htm, html, ics, jar, java, jhtml, jpeg, jpg, jsp, log, mdb, mde, mht, mhtml, mov, mp3, mp4, mpeg, mpg, mpg2, mpp, msg, odg, odp, ods, odt, oga, ogg, papel, pdf, php, png, pot, potm, potx, ppsm, ppsx, ppt, pptm, pptx, prj, ps, rar, rmm, rtf, sam, sbn, sbx, shp, shx, sl, so, svg, swf, tif, txt, vrf, vsd, wav, webm, wma, wmv, wpd, xfm, xlm, xls, xlsb, xlsm, xlsx, xlt, xltm, xltx, xml, xsd, xsig, zip, zipx.

    Fitxategi bakoitzaren gomendatutako gehienezko tamaina: 5 MB.

    Erantsitako fitxategi multzoen gehienezko tamaina: 15 MB.

    Erantsi daitezkeen dokumentuen gehienezko kopurua: 15.

    Geroago, dokumentu gehiago erantsi ahal izango dituzu espedientean Nire karpeta-tik (Dokumentuak erantsi botoia).

    (Ikus .PDF)

  4. Sinatu eta bidali.

.........................................................................jaun/andreak,................................. NAN zenbakiarekin,.................................................................................ren ordezkaria den neurrean, aitortzen dut, bere berariazko erantzukizunpean, Gogoraren memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko dirulaguntzaren deialdiaren esparruan aurkeztutako eskarian:

  1. Ezagutzen dudala, laguntza hauek minimis motako laguntzak direla eta ondorioz bete beharko dutela Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBEO, L 352. Zk., 2013-12-24koa).

  2. Ezagutzen dudala, Erregelamendu horren arabera, dirulaguntza ematea onartzen bada, ezingo duela 200.000 euroko kopurua gainditu, aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan.

  3. Hala, adierazten dut:

    O Erakundeak ez ditu jaso ekitaldi fiskal horretan edo aurreko bi ekitaldi fiskaletan inolako minimis laguntzarik espainiako edo europako administrazio publikoengandik.

    O Erakundeak jaso ditu, espainiako edo/eta europako Administrazio Publikoengandik ekitaldi fiscal honetan eta azken bi ekitaldi fiskaletan, hurrengo minimis laguntzak: (sartu behar besteko lerroak).

    (Ikus .PDF)

    ......................,2023ko...............ak............

    (Siñadura eta erakundearen zigilua).

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.