Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko irailaren 7koa, Osasuneko sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak ematen zaizkie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 4391
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/07
  • Argitaratze-data: 2023/09/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduaren arabera, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Aipatutako agindu horren bidez arautzen eta deitzen dira laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateentzat.

Aipatutako Batzorde horren 2023ko abuztuaren 4ko proposamena oinarritzat harturik, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei dirulaguntzak ematea.

Bigarrena. II. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 7a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)