Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko irailaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez, GIBa/hiesa, C hepatitisa, eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak ematen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4621
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/09/18
- Argitaratze-data: 2023/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2023ko apirilaren 26ko Aginduaren zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan GIBa/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko deialdiaren oinarriak 13. artikuluan ezartzen denez, aipaturiko laguntzak Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak proposatuta.
Batzorde hori bildu ostean eta egindako proposamena oinarri hartuta,
Lehenengoa. Irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei honako laguntza hauek ematea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 18a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.