Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko irailaren 12koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2023ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 183
- Hurrenkera-zk.: 4397
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/09/12
- Argitaratze-data: 2023/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2023ko deialdia egiten duena, 2023ko martxoaren 28an argitaratu zen EHAAn.
Ebazpen horren 10.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, Gazteriako zuzendariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteei buruzko ebazpena emango du, baita ordezkoak ere, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita. Horrez gain, Ebazpenean jasoko da baita hautatu ez diren pertsonen zerrenda ere.
Ebazpen horren 10.1 artikuluan xedaturikoa betez, Gazteriako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2023ko maiatzaren 14an egindako proposamena ikusita, Ebazpena eman zuen 2023ko maiatzaren 15ean. Ebazpen horren bidez, 2023an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, ebazpenean jasota dago hautatu ez diren pertsonen zerrenda.
Ebazpenaren 10.3 artikuluan xedaturikoari jarraituz, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.
Ondorioz, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.
Gazteriako zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)