Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 27koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, Quebec Eskualde Estrategikoarekiko 2023-2024rako lankidetza teknikoaren proiektuetarako laguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3306
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/27
  • Argitaratze-data: 2023/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Kanpoko Bazkide Estrategikoen Sareko eskualdeekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.

Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren 2023ko otsailaren 17ko ebazpenaren bidez, Quebec Eskualde Estrategiarekiko 2023-2024rako lankidetza teknikoaren proiektuetarako laguntzak deitu ziren.

Deialdia egiten duen ebazpen horren 7. artikuluan, dirulaguntzak aztertzeko Ebaluazio Batzordea izendatu zen. Bada, Batzorde horrek egindako proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean azaltzen den erakundeak aurkeztutako eskabidea baztertzea, eranskin horretan azaltzen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. Quebec Eskualde Estrategikoarekiko 2023-2024rako lankidetza teknikoaren proiektuetarako laguntzak esleitzea II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoengatik.

Hirugarrena. Laguntzak ukatzea III. eranskinean zerrendatzen den erakundeari, eranskin horretan adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Europar Batasunaren eta Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

CONCEPCIÓN QUINTANA AGUIRRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.