Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko ekainaren 26koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko kide anitzeko ebaluazio-organoko kideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3372
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/06/26
- Argitaratze-data: 2023/07/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduak, EAE ingurumen-boluntariotzako proiektuak burutzen dituzten irabazte-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta laguntzen deialdia egiten duena, honako hau ezartzen du 13. artikuluan: aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko ebaluazio-organo bat eratuko da (balorazio-batzordea), honela osatua: Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, izango da burua; eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikari izango dira kideak, zuzendariak izendatutakoak. Bietatik, zerbitzuan antzinatasun handiagoa duena izango da idazkaria.
Azaldutakoarekin bat, honako hau
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko ardura izango duen kide anitzeko organoko kide izendatzea honako hauek:
Lehendakaria:
Adolfo Uriarte Villalba, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.
Kideak:
Aitana Martinez de Morentin Jurado, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria.
Saioa Torres Zurutuza, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria izango baita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 26a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
ADOLFO URIARTE VILLALBA.