Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak ematen baitira, 2023rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3181
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/23
  • Argitaratze-data: 2023/07/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 21eko 6/2017 Dekretuak (EHAA, martxoaren 24koa) arautzen ditu garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2023ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez (EHAA, apirilaren 21ekoa, 76. alea) profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka iragarri ziren, 2023rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Aipatutako deialdi-ebazpenaren 6. artikuluak horretarako izendatu duen hautaketa-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, hau

Lehenengoa. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2023ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak esleitzea Ebazpenaren I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan.

Bigarrena. II. eranskinean ageri diren pertsonak ordezko izendatzea, eranskinean bertan zehaztutako hurrenkeran.

Hirugarrena. III. eranskinean ageri diren pertsonek aurkeztutako eskaerak baztertzea edo atzera egindakotzat jotzea, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Laugarrena. Agintzea Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 23a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)