Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3237
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/22
  • Argitaratze-data: 2023/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela eta batzorde horretako kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio Batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

Ana Hormaetxea Ibarbengoetxea andrea.

Igor Otxoa Odriozola jauna.

Ainhoa González Sanchiz andrea.

Luis Oza Unanua jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.