Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatuta jasotzen dituen dokumentazioa gordailutzea iragartzen eta argitaratzen baita. (Gordailuko kodea: 76/1/00133).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 82
- Hurrenkera-zk.: 1991
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/06/21
- Argitaratze-data: 2024/04/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeari buruz Joseba-Andoni Gerra Adriano jaunak aurkeztu duen dokumentua gordailutzeari buruzkoa. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
Lehenengoa. 2023ko ekainaren 7an aurkeztu da Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentua gordailutu dadin eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.
Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena. Elkartearen jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa.
Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:
Lehenengoa. Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.
Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko arauak dira 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako Errege Dekretua, sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzkoa.
Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeko aktari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eta argitaratzea.
Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau
Lehenengoa. Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartea eta haren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko agintzea.
Bigarrena. Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena. Ebazpen honek ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena. Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.