Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariarena, industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikorako laguntzen programaren indarraldia luzatu dela argitara emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3154
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/21
  • Argitaratze-data: 2023/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretuak (2019ko apirilaren 13ko BOE, 89. zk.) industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikorako jarduketetarako laguntzen programa arautzen du. Dekretu horretan, laguntzak emateko arau berezi erregulatzaileak ezarri ziren, industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikoa hobetuz karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak sustatzeko eta bultzatzeko.

Aipatutako arauaren bidez, autonomia-erkidegoei laguntzak zuzenean esleitzea erabaki zen, haien lurralde-eremuan programa hori abiaraz zezaten, eta Euskal Autonomia Erkidegoari 15.321.804,01 euroko zuzkidura eman zitzaion (22.321.804,01 euroraino handitu zen 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez, 2020ko apirilaren 20ko BOE, 94. zk.); Espainiako estatuak zehazki, Trantsizio Ekologikorako Ministerioari atxikitako Energia Efizientziaren Funts Nazionalak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) 2014-2020 aldian batera finantzatutako Espainiako Eskualde Anitzetarako Programa Operatibotik dator arestian aipaturiko zenbateko hori.

263/2019 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduak onartu egin zituen, 2019. eta 2020. urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektoreko enpresa txiki eta ertainetan eta enpresa handietan efizientzia energetikoa lortzeko jarduketetarako laguntzen deialdiaren oinarriak (2019ko abuztuaren 13ko EHAA, 152. zk.) Agindu hori aldatu egin dute 2020ko uztailaren 23ko, 2021eko ekainaren 22ko eta 2022ko uztailaren 27ko aginduek.

2023ko maiatzaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da maiatzaren 29ko 406/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita, besteak beste, apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretua, industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan energia-efizientziako jarduketetarako laguntzen programa arautzen duena, programa horren indarraldia 2024ko ekainaren 30era arte luzatzeko.

Horregatik, honako hau

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.

Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria,

Ana BelEn Camacho Vera.