Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena; horren bidez, ukoen eskariak onartzen dira eta ordezkoei bekak ematen zaizkie, profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko, 2023rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3799
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/20
  • Argitaratze-data: 2023/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 21eko 6/2017 Dekretuaren bidez, profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dira garapenerako lankidetzaren arloan.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko apirilaren 4ko ebazpenaren bidez, profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka deitzen dira, 2023rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko ekainaren 23ko ebazpenaren bidez, profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak ematen baitira, 2023rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Erreferentziazko espedienteetan agertzen diren pertsonek horiei uko egin ostean, ordezkoak izendatu dira.

Lehenengoa. Jarraian azaltzen diren espediente-zenbakiak dituzten pertsonek eskatutako bekei uko egiten zaiela onartzea: Giza eskubideak babesten dituzten pertsona, erakunde eta erkidegoen babesa - BEK-2023BA/0003, eta Gizartea eraldatzeko hezkuntza eta komunikazioa - BEK-2023BA/0002, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko apirilaren 4ko ebazpenaren bidez deitutako beken deialdiaren barruan.

Bigarrena. Bekak honako espediente-zenbakia duten ordezko pertsonei esleitzea: Giza eskubideak babesten dituzten pertsona, erakunde eta erkidegoen babesa - BEK-2023BA/0020 (NANa: 05953736W), eta Gizartea eraldatzeko hezkuntza eta komunikazioa - BEK-2023BA/0013 (NANa: 45993258C).

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek jakin dezaten.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, beraz, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.