Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko ekainaren 19koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira kontsumitzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, 2023ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kontsumobide; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3180
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/06/19
- Argitaratze-data: 2023/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez argitara ematen da kontsumitzaileen elkarteek 2023ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten egindako dirulaguntzen deialdia.
Bost elkartek eskabidea aurkeztu zuten 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren 5. artikuluan ezarritako epean, bertan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.
Kontuan hartu da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak 2023ko maiatzaren 12an egindako proposamena.
Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau
Dirulaguntzak ematea kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordaintzeko; 452.160 euro guztira, honako erakundeen artean eta honela banatuta:
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna EHKB.
IFK: G48247076.
(Ikus .PDF)
EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkartea.
IFK: G48305833.
(Ikus .PDF)
ASUFIN, Finantzan Erabiltzaileen Elkartea.
IFK: G04937959.
(Ikus .PDF)
Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Ekinean FACUA Euskadi.
G95889390.
(Ikus .PDF)
ACUBI, Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea
G20172045.
(Ikus .PDF)
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 19a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2024ko ekainaren 4koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko ekainaren 19ko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horren bidez, dirulaguntzak eman zaizkie kontsumitzaileen elkarteei, funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordain ditzaten 2023ko ekitaldian.
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira kontsumitzaileen erakundeei 2023ko ekitaldian dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia.