Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko ekainaren 16koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko ekainaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemen bidez betetzeko prozeduran emana (C250).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3233
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/06/16
- Argitaratze-data: 2023/07/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak baliatuz, honako hau
Argitara ematea 2023ko ekainaren 16an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko ekainaren 15eko Ebazpena, zeinaren bidez, 2023ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 4. eranskina aldatzen baita. Azken ebazpen horren bidez onartu zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemen bidez betetzeko prozeduraren onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda (C250).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.