Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko ekainaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 3099
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/06/15
- Argitaratze-data: 2023/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2023ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez (2023ko maiatzaren 12ko EHAA), musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea arautu eta deialdia egin zen.
Agindu horren 9. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako proiektuak aztertzea eta ebaluatzea, eta horri dagokion ebazpen-proposamena egitea, modalitate bakoitzeko Balorazio Batzorde bati dagokio; aginduak ezartzen du, gainera, Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla batzordekideak eta argitaratuko dela batzorde horien osaera.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Modalitate bakoitzeko kideak:
Musika partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre.
Musika proiektu unitarioak: Maite Bilbao Bartolomé; Ekain Pérez Rezola; Raul Urquiza Pérez.
Enpresako musika-ekimenak: Ainhoa Agirre García; Mark Barnés Larrukert; Leire Palacios Eguiguren.
Zuzen-Zuzenean zirkuitua eta Musika zikloak: Iker Barbara Peña; Mari Jose Oria Eraso.
Ordezkoak: Elixabet Etxebeste Espina; Itziar Larrinaga Cuadra; Pedro María Leinena Mendizabal.
Bigarrena. Batzordeko idazkaria Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) izango da.
Hirugarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.