Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko azaroaren 2koa, Segurtasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko elkarteei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 5183
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/11/02
- Argitaratze-data: 2023/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lehendakariorde Lehenaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 11ko Aginduak arautzen du joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea (2023ko abuztuaren 10eko EHAA, 152. zk).
Agindu horren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Balorazio Batzordearen txostena ikusita, honako hau
Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 2a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.