Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 14koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2022ko urriaren 6ko Ebazpena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025 bitarteko ikasturteetarako dirulaguntzen deialdia aldatu zuena, 2022-2023 ikasturterako gutxieneko ikasle-kopuruaren talde-ratioari dagokionez eta kitapenean kontuan izan beharreko urkilaren metodologiari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5243
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/11/14
  • Argitaratze-data: 2023/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira HABEko zuzendari nagusiaren 2022ko urriaren 6ko Ebazpenean, zeina 2022ko azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen (212. zenbakia). Jarraian, huts horiek zuzentzen dira:

Laburpenean, 2022/212 Laburpena orrialdean (4/3), eta Ebazpenaren idazpuruan, «2022-2023 ikasturterako» ezabatu behar da.

2022/4767 (3/2) orrialdean, Lehenengo puntuan, «2022-2023ko ikasturteko» ezabatu behar da.

Donostia, 2023ko azaroaren 14a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.