Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 27koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarri diren Gurenet atarian 2023ko martxoaren 27ko, eta apirilaren 4ko eta 17ko ebazpenak, Ertzaintzako zenbait lanpostu izendapen askeko eta berariazko merezimendu-lehiaketaren sistemen bidez (C247, C248 eta C249) hornitzeko prozeduran emandakoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2201
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/27
  • Argitaratze-data: 2023/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako zenbait lanpostu hornitzeko deialdia onartu eta argitaratzen da, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea 2023ko martxoaren 27an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2023ko martxoaren 27ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, berariazko proben zenbait balorazio-batzordetako ordezko idazkariak izendatzen dituena.

Bigarrena. Argitara ematea 2023ko apirilaren 5ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2023ko apirilaren 4ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, berariazko probak egiteko data berriak jarri, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan dauden akats materialak zuzendu eta 7. Batzordeko ordezko batzordeburua izendatzen dituena.

Hirugarrena. Argitara ematea 2023ko apirilaren 18an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2023ko apirilaren 17ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, berariazko proben zenbait balorazio-batzordetako ordezko idazkariak izendatzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 27a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.