Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko apirilaren 27koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko apirilaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2198
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/04/27
- Argitaratze-data: 2023/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2018ko abenduaren 3an eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko apirilaren 20an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko apirilaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.
Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 27a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.