Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2022. urterako laguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 82
- Hurrenkera-zk.: 2050
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/04/25
- Argitaratze-data: 2023/05/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2022. urterako laguntzak, bai eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea ere.
Aipatu 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren 5. apartatuaren bederatzigarren basean ezarritakoa betez, eta aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko da emandako dirulaguntzen eta laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda, baita diruz lagundutako gizarte-ekitaldiak eta horiei dagozkien zenbatekoak ere, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.
Hori guztia kontuan izanik, hau
Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2022. urterako laguntzak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.
(Ikus .PDF)