Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 2koa, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Administrazio eta Zerbitzuetako teknikariaren lanposturako hautatua izan den izangaia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 4013
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/08/02
  • Argitaratze-data: 2023/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko martxoaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, lanpostuen zerrenda berri bat argitaratzeko agintzen zuena.

Lanpostuen zerrendaren aldaketak Etxepare Euskal Institutuko plantillaren konfigurazio berria islatu zuen, 2023ko Enplegua Antolatzeko Planean aurreikusia, eta erakundeko langileen antolaketa-beharren, lan-kargen eta eginkizunen azterketaren emaitzaren arabera idatzi zen.

Lanpostuen zerrenda berrian aurreikusitakoa betez, 2023ko maiatzaren 25ean Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 17ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeinaren bidez deialdia egin baitzen komunikazio digitaleko teknikari, sistema-teknikari, administrazio eta zerbitzuetako teknikari eta administrari laguntzaile kategoriarekin lan-kontratuko langile finkoa izateko hautaketa-prozesuetarako.

Halaber, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023ko maiatzaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), Administrazio eta Zerbitzuetako teknikariaren lanpostuaren barne-sustapeneko prozeduraren oinarri espezifikoak argitaratu ziren.

2023ko ekainaren 20an, epaimahai kalifikatzailearen osaera ezartzen duen Institutuko zuzendariaren 2023ko ekainaren 15eko Ebazpena argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren Iragarki Taula Elektronikoa. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu zen, 2023ko ekainaren 28an.

2023ko ekainaren 26an, prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda eta hautaproba egiteko lekua eta eguna jakinarazten zituen Institutuko zuzendariaren egun bereko Ebazpena argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako Iragarki Taulan.

2023ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, prozesura aurkeztutako hautagai bakarrak oposizio-fasean lortutako puntuazioa argitaratu zen, eta oinarrietan aurreikusitako epea eman zitzaion haren aurka erreklamazioa jarri nahi izanez gero.

Aurreikusitako epean erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa jakinarazten zuen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko uztailaren 6ko Ebazpena argitaratu zen egun berean.

Oinarri arautzaileetan ezarritako epea igarota, hautagaiak ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, izangaiak lortutako emaitza behin betikoa bihurtu zen. Hori dela eta, prozesuaren behin betiko emaitzak argitaratu ziren 2023ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2023ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian.

Ebazpen horretan adierazi bezala, hautagaiari 20 egun balioduneko epea eman zitzaion oinarri orokorretako 14.2 puntuan aurreikusitako dokumentazioa Etxepare Euskal Institutuan aurkez zezan.

Dokumentu horiei 2023ko abuztuaren 2an eman zitzaien sarrera Etxepare Euskal Institutuan.

Prozesuaren oinarri orokorren 13. puntuan ezarritakoaren arabera, eta Epaimahai Kalifikatzaileak proposatuta, Etxepare Euskal Institutuko Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 6.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Hautatutako izangaiaren berri argitaratzea, I. eranskin gisa eransten dena.

Bigarrena. Oinarri orokorraren 15.2 puntuan araututakoaren arabera, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epea ematea hautagaiari lan-kontratua sinatu dezan Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan.

Ebazpen honek bide-administrazioa amaitzen du. Beronen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Donostia, 2023ko abuztuaren 2a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)