Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko abenduaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko aginduaren babesean 2023ko ekitaldian eskatu diren laguntzak. Agindu horren bidez, «Gastrobikain» kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira, eta laguntzen deialdia egiten da 2023rako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 291
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/12/21
- Argitaratze-data: 2024/01/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren babesean, hainbat laguntza-eskabide aurkeztu dira; izan ere, agindu horren bidez, «Gastrobikain» kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira, eta laguntzen deialdia egiten da 2023rako. Bada, laguntza-eskaerak eta horiekin aurkeztutako dokumentazioa aztertu dira.
Deialdiari buruzko aginduaren 11.3 oinarria aplikatuz, Balorazio Batzorde bat eratu da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko urriaren 24an Ebazpenaren bidez izendatu dena. Bada, kontuan hartu dugu Balorazio Batzordean idatzitako ebazpen-proposamena.
Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena egiteko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduan ezartzen diren balorazio- eta hautaketa-irizpideak balioetsi direla ere kontuan hartu da.
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau
Lehenengoa. Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduan jasotzen dira laguntzak). Eranskin horretan, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa emandako kopurua zehazten dira. Zenbatekoa, guztira, 398.622,47 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.
2023ko eta 2024ko aurrekontu-ekitaldietan egin beharko da gastua. Enpresak aurkezten dituen inbertsioen arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduan ezarritakoaren arabera ordainduko da dirulaguntza.
Inbertsioa ezarritako epean egiten ez bada, edo inbertsioa egin dela egiaztatzeko dokumentazioa epean aurkezten ez bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, deialdiari buruzko aginduaren 21. oinarrian aurreikusten den itzulketa-prozedura hasiko da.
Bigarrena. Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduan jasotzen dira laguntzak). Eranskin horretan, laguntzak ukatzeko arrazoiak zehazten dira.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
(Ikus .PDF)