Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 27koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2022ko ekitaldiko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3543
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/27
  • Argitaratze-data: 2022/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) Emaitek Plus laguntzen programa arautzen du agindu hori beste bi agindu hauek aldatu zuten: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak (2017ko abuztuaren 18ko EHAA, 157. zk.) eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduak (2019ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.).

Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2022ko ekitaldirako, laguntzetarako urteko deialdi publikoa egiten da, eta, hartarako, beharrezkoak diren arauak ematen dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartu zen 2021., 2022., eta 2023. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago laguntza-programa hori; adierazitako plana bi aldiz aldatu da, 2021., 2022., eta 2023. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko 2021eko ekainaren 30eko Aginduaren bidez eta 2021., 2022., eta 2023. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa bigarrenez aldatzeko 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez, eta www.euskadi.eus egoitza elektronikoan kontsulta daiteke.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

Ebazpen honen xedea da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako 2022ko ekitaldiko deialdia egitea. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da, zeinaren bitartez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko foku anitzeko teknologia-zentroen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen jarduera ez-ekonomikoa laguntzen baita, horretarako finantzaketa esleituz, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Agindua beste bi agindu hauek aldatu zuten: 2017ko uztailaren 27ko Aginduak eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera aurrekontu-zuzkidura nahikoa dagoenez, hizpide dugun dirulaguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; horiek horrela, 1. artikuluaren xedea betetzeko, 70.000.000,00 euro bideratuko dira.

  2. Agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, bi zenbateko bereizitan banatuko da urteko deialdirako guztizko aurrekontu-zuzkidura:

    Foku anitzeko teknologia-zentroentzako: 53.200.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

    Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduarekiko egokitzapen-maila: 51.600.000,00 euro.

    Zentroen jarduera-planak, 2020rako finkatutako adierazleen aginte-taularen helburuak lortzeko: 1.600.000,00 euro.

    Ikerkuntza kooperatiboko zentroentzako: 16.800.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

    Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduarekiko egokitzapen-maila: 16.300.000,00 euro.

    Zentroen jarduera-planak, 2020rako finkatutako adierazleen aginte-taularen helburuak lortzeko: 500.000,00 euro.

    Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek handitu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak I+G+B bultzatzeko beste laguntza-programa batzuk exekutatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Halakoetan, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, behar den publizitatea egiteko.

2022ko deialdi honi dagokionez, aginte-taulako pisuak eta adierazleak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren III. eranskinean jasotakoak izango dira, zeinak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez aldatu baitziren 109/2015 Dekretuaren bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzen eta eguneratzen da, eragile onuradunaren tipologia bakoitzerako. 2022ko ekitaldirako ezarri den helburua da % 100 betetzea eragile onuradunaren tipologia bakoitzerako 2020rako markatutako xedea.

  1. Bitarteko elektronikoak erabiliz egin beharko da eskabidea, Emaitek Plus programa arautzen duen aginduan xedatuaren arabera.

  2. Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten entitate onuradunek. Artikulu horren k) eta I) ataletako dokumentuek 2022ko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko dute. Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduari zenbateraino egokitzen zaion ebaluatzeko, 2020ko ekitaldia hartuko da.

  3. Egoitza elektroniko honen bidez soilik eskuratu eta bete ahal izango da eskabidea:

    https://www.euskadi.eus/servicios/1007809/ (gaztelania)

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1007809/ (euskara)

    Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

    https://www.euskadi.eus/micarpeta

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea; amaitu, berriz, 2022ko irailaren 23an.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan zeina 2017ko uztailaren 27ko eta 2019ko uztailaren 18ko aginduen bidez aldatu baitzen eta ebazpen honetan berariaz ezarrita ez dagoen guztiari dagokionez, xedapen hauek arautuko dute laguntzak emateko prozedura: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; eta dirulaguntzen arloko oinarrizko araudia, zeina Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege hori garatzeko erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasota baitago.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.