Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak ematen baitzaizkie, 2022. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4116
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/22
  • Argitaratze-data: 2022/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko abenduaren 7ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2022ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko, 2022. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko.

2021eko abenduaren 7ko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez, deialdiaren 9. artikuluan horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Dirulaguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren udalei, kuadrillei eta mankomunitateei, bat etorriz aukeraketa-batzordearen proposamenarekin. Laguntzaren zenbateko osoa bostehun mila (500.000,00) euro izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, kuadrillak eta mankomunitateak, lortutako puntuazioa eta diru-kopuru zehatzak.

Bigarrena. II. eranskinean aipatzen diren udalak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena. Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta, atzera egindakoak barne.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 22a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)