Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita 2022. urtean soldatak eguneratzeko eta atzerapenak ordaintzeko Eusko Jaurlaritzaren zentroetan lan egiten duten langileen eta garbiketa-enpresa emakidadunen akordio partziala erregistratzea, argitaratzea eta gordailatzea (hitzarmenaren kodea: 860100013012013).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 3761
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/20
  • Argitaratze-data: 2022/08/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Lehenengoa. 2022ko uztailaren 8an, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2022 urtea) akordio partzialari dagokion nahitaezko dokumentazioa. Akordio hori garbiketako enpresa emakidadunen eta Eusko Jaurlaritzako zentroetan lan egiten duten langileen hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordeak hartu du.

Bigarrena. Akordio hori 2022ko uztailaren 7an sinatu zuten UGT, LAB, LSB-USO eta CC.OO. sindikatuek eta patronalaren ordezkaritzak.

Hirugarrena. Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute akordioa erregistratu eta argitaratzeko.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen irailaren 6ko 18/2020 Dekretuarekin, zeinaren 6. artikuluan sortzen baita Lan eta Enplegu Saila. Aplikagarriak dira, halaber, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikulua, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuena, urtarrilaren 25eko 6/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.

Bigarrena. Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

AKORDIO PARTZIALA, Eusko Jaurlaritzaren zentroetan (Lakua, Samaniego, Arkautiko Akademia, Barneko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa, SOS Deiak, Neiker-Arkautiko Granja Eredua, CRL/LHK, Zuzenean, Arabako Eta Bizkaiko Osalan zentroak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia-artxibo historikoak) Lan egiten duten garbiketa-kontratetako langileen soldatak eguneratzeko eta 2022an sortutako atzerapenak ordaintzeko dena.

Gasteizko Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan bildu dira, batetik, ISS Facility Services, SA eta Clece S.A/Zaintzen, SA, patronalaren ordezkari gisa, eta, bestetik, UGT, LAB, USO eta CC.OO. sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 53,33koa da, 2013ko uztailaren 2ko eratze aktan jasota dagoenez.

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa. Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:

2022. urtea: % 2.

Bigarrena. Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko (eranskineko soldata-taularen arabera).

Hirugarrena. Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

(Ikus .PDF)

Igande eta jaiegunetako plusa: 34,19

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik