Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko uztailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko ekainaren 10ekoa, argitaratu egiten duena enplegua sustatzeko toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 138
- Hurrenkera-zk.: 3253
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/01
- Argitaratze-data: 2022/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan ezartzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo egintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 10eko Ebazpenean, toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 20212027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia argitaratzen duena (2022ko ekainaren 22ko EHAA, 120. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
artikuluaren 1.e) apartatuan, 2022/2829 (12/8) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:
Erakundearen ordezkariaren adierazpena, kontratazioek 3.3 artikuluan araututako baztertze-kausarik ez dutela azaltzen duena.
hau jarri behar du:
Erakundearen ordezkariaren adierazpena, kontratazioek 3. artikuluko 2.c) eta 3 apartatuetan araututako baztertze-kausarik ez dutela azaltzen duena.
artikuluaren a) letran, 2022/2829 (12/9) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:
Enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskabideak aurkeztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari edo haren erakunde laguntzaileren bati.
hau jarri behar du:
Enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskabideak aurkeztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 1a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.