Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko uztailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3451
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/01
- Argitaratze-data: 2022/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen deialdiak (erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartuta, 2018ko abenduaren 26ko bilkuran, eta 2018ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratuta, 250. zk.) 25.7 artikuluan honako hau ezartzen du: prozeduraren ebazpena Lanbideren webgunean argitaratzeaz gainera, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita bakoitzak jaso duen zenbatekoa ere.
Hori dela-eta, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 1a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
(Ikus .PDF)