Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie 759. ikastarotik 766. ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko, berriztatzeko eta baliozkotzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3677
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/19
  • Argitaratze-data: 2022/08/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Ikastaro hauek antolatu dira:

759. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

760. ikastaroa, A y R Consulting erakundeak Erandion emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

761. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren berriztatze-ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

762. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: Basoen kudeaketa, Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena, eta Lorezaintza eta loreak ikastaroetako ikasleak, maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

763. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Basoen kudeaketa, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

764. ikastaroa, Arkaute Nekazaritza LHIIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

765. ikastaroa, Murgiako Bigarren Hezkuntza Institutuak emandakoa: Basoa eta ingurunea kudeatzeko, eta Natura ingurunea aprobetxatzeko eta kontserbatzeko ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

766. ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailari dagokionez eta B zatian maila kualifikatuari dagokionez jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira zortzi ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

Lehenengoa. Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

  1. Oinarrizko mailakoa, 759. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  2. Oinarrizko mailakoa, 760. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  3. Oinarrizko mailakoa, 761. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  4. Maila kualifikatukoa, 762. ikastaroan, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  5. Maila kualifikatukoa, 763. ikastaroan, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  6. Maila kualifikatukoa, 764. ikastaroan, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  7. Maila kualifikatukoa, 765. ikastaroan, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

  8. Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 766. ikastaroan, ebazpen honen VIII. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonei.

    Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 19a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik