Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 19koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita beketarako deialdia 2021-2022ko ikasturtean Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3893
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/19
  • Argitaratze-data: 2022/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez argitaratu zen (2022ko maiatzaren 13ko EHAA, 92. zk.) Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2021-2022ko ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, hau

Lehenengoa. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2021-2022ko ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beketarako deialdiaren esleipena egitea, eta beken onuraduen izenak ematea ebazpen honen eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, argitaratu eta hilabeteko apean jarri ere, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 19a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)