Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 18koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Hazitek programaren esparruan diruz laguntzeko modukoak diren proiektu-eskabideen I. fasea, 2022ko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4114
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/18
  • Argitaratze-data: 2022/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hazitek programaren I. faseko 2022ko ekitaldirako deialdian parte hartzeko erakunde eskatzaileek aurkeztu dituzten eskabideak eta gainerako agiri osagarriak aztertu dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez arautu zen enpresetan I+G bultzatzeko Hazitek programa, eta haren bidez deitu zen I. fasea, diruz laguntzeko modukoak diren proiektuen eskabideena.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Feder funtsak) laguntzen du programa hori finantzatzen.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak eskatzeko I. faseko erakunde eskatzaileek beren eskabideak eta gainerako agiriak aurkeztu dituzte, Hazitek programa arautzen duen eta I. faserako deialdia egiten duen 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduan xedatutakoaren arabera.

Hazitek programan, diruz laguntzeko modukotzat ezartzen dira ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak, izaera lehiakorrekoak zein estrategikokoak, baldin eta 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren 6. artikuluan adierazitako baldintzak eta arloak betetzen badituzte.

Proiektuak hautatzeko (I. fasea), proiektuak norgehiagoka prozesuan alderatzen dira, diruz laguntzeko moduko proiektuen tipologia kontuan hartuta eta 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritako irizpide eta prozeduren arabera. Proiektuak 18.3 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen dutenean onartzen dira.

Ebaluazio-organoak, 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduan xedatutakoaren arabera, aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta proiektuak onartzeko proposamena egin dio Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari. Onesteko proposatzen diren proiektuen zerrenda jasotzen da proposamenean, baita horietako bakoitzerako ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako aurrekontua eta horiek egiteko epeak ere. Ebazpen-proposamenean, ezetsi nahi diren eskabideen zerrenda ere jasotzen da, ezesteko arrazoiak eta ebaluazioan lortutako puntuazioa ere bilduta.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluak aurreikusten duenez, eskubide edo interes legitimoak kaltetzen dituzten egintzen kasuan, Administrazioak egoki den aldizkari ofizialean argitaratuko ditu egintzaren edukia, interesdunak agertzeko lekua eta agertzeko epea, jendeak egintza horren eduki osoaren berri izan dezan eta horren berri jasota gera dadin. Horretarako, eta ebazpen honek arriskuan jarri behar ez dituen jabetza industrialaren eskubideak babesteko, eskabide bakoitzaren inguruabar bereziak banan-banan helaraziko dira prozedura gauzatzen den egoitza elektronikoaren bidez.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har eta bereziki aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, agindu arautzailearen 20. artikuluko 1. puntuak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

Ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren proiektuak onartzea eta ezestea.

Diruz laguntzeko moduko proiektuen ebazpen honek ez du automatikoki bermatzen onartutako proiektuei laguntzak ematea.

Laguntzak eman ahal izateko, I. fasean onartu diren proiektuentzako laguntzak esleitzeko II. fasearen deialdia argitaratu beharko da eta laguntza-eskabidea aurkeztu beharko da, 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduan ezartzen diren eskakizun guztiak betez.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 18a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.