Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nola osatuko den 2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta berrikuntzako gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3566
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/13
  • Argitaratze-data: 2022/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta berrikuntzako gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen deialdiaren 7. artikuluak (2022-06-22ko EHAA) prozedura eta ebazpena arautzen ditu, eta artikulu horren 2.1 apartatuan ezarri da ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko.

Honako hauek izango dira batzordekideak eta, haiek ez daudenean, haien ordezkariak bertaratuko dira:

Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Lan Aktibazioko zuzendaria.

Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bost teknikari, xede horretarako izendatutakoak; horietako batek idazkari gisa jardungo du, hitz egiteko eta bozkatzeko eskubidearekin.

Aipatutako deialdiko 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordea aurkeztutako eskaeren ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko da.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioen Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emakida-proposamena egiteaz arduratuko diren organoen osaera.

Aurrekarietan jasotakoa dela bide,

Ebazpen honetan aipatutako deialdiaren 7. artikuluan aipatutako ebaluazio-batzordearen osaeraren berri emango da:

Batzordeburua:

Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Idazkaria:

Veneranda Andrés, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Batzordekide titularrak:

María Teresa Martínez Granado, Lan Aktibazioko zuzendaria.

Sara Buesa Rodríguez, Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria.

Ángel Altuna Urcelay, Laneratze Zerbitzuko teknikaria.

Marta Etxebarría Ubis, Enpresei Zerbitzua Emateko Zerbitzuko teknikaria.

Estíbaliz Aguirre Maruri, Prestazioen eta Inklusioaren teknikaria.

Zuriñe López de Arana Prado, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko batzordekideak:

Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Mari Carmen Vea-Murguia Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketa Zerbitzuko arduraduna.

Marta Palenzuela Saenz de Buruaga, Enpresei Zerbitzua Emateko Zerbitzuko teknikaria.

Jesús M.ª Ordoñez Orzaiz, Laneratze Zerbitzuko arduraduna.

José Manuel Bergaretxe Zubizarreta, Prestazioen eta Inklusioaren teknikaria.

Ebaluazio-batzordea baliozkotasunez eratuta geratuko da batzordeburua eta idazkaria edo, hala badagokio, haien ordezkariak eta gutxienez batzordekideen erdia bertaratzen direnean.

Batzordeburua ez dagoenean, batzordekide batek zuzenduko du batzordea, lehen zerrendatutako hurrenkeran.

Idazkaria ez dagoenean, batzordekide batek beteko ditu bere funtzioak, lehen zerrendatutako alderantzizko hurrenkeran.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.