Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 12koa, Hezkuntza saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta -laguntzak finantzatzeko 2021-2022 ikasturterako zenbatekoak gehitzeko gastua baimentzen duena. (2021eko uztailaren 13ko Agindua, uztailaren 23ko EHAA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 3662
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/12
  • Argitaratze-data: 2022/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu horrek, 2. artikuluan, ezartzen du deialdiaren guztizko zenbatekoa 60.000.000 eurokoa dela, eta, behar izanez gero, handitu ahal izango dela, ebazteko dauden eta emateko proposamena duten eskaeren zenbatekoa kontuan hartuta, horiek ebatzi aurretik. Halaber, egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango dela jasotzen da.

Aipatutako 2. artikuluaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2.600.000 euroko igoera onartu zuen 2022ko maiatzaren 17an.

Emateko proposamena duten eta ebazteke dauden eskabideen zenbatekoa ikusita, beharrezkoa da deialdiaren zenbatekoa handitzea, eta 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

2021-2022 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzen deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoaren gehikuntzaren berri ematea, 400.000,00 eurotan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.