Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 12koa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena, erakundearen Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Estatistika -Erakundea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3447
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/12
  • Argitaratze-data: 2022/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Eustateko Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Eustateko zuzendariaren 2009ko urriaren 5eko ebazpenaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko urriaren 20ko EHAA), honako hau

Lehenengoa. Eustateko Zuzendaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea eta 113. dotazioa) deialdia betetzeke uztea.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eustateko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik