Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 5ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 230
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/05
  • Argitaratze-data: 2022/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2021eko azaroaren 2ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2021eko azaroaren 10eko EHAA, 223. zk.), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

Lehenengoa. Bete gabe uztea telefonista lanpostu hau Zerbitzu Zuzendaritzan: kodea: 520203; dotazioa: 3.

Bigarrena. Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 5a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.