Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2021eko abenduaren 21eko Ebazpena, kide bat Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 333
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/10
  • Argitaratze-data: 2022/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiteko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2022ko urtarrilaren 10ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko abenduaren 21eko Ebazpena, kide bat Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.