Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 7koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez iragartzen da bai 2023-2024 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4493
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/07
  • Argitaratze-data: 2022/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Horregatik guztiagatik, hau